cerrar buscador

12:36

eguraldia

Iragarpena

Beroa eta hego haizea, uda amaitzeko

Erredakzioa

Tenperatura nabarmen igoko da, eta hainbat tokitan atzokoa baino 15 ºC altuagoa izango da. Maximoek, bestalde, 30 ºC-ko muga gaindituko dute.

  • Donostiako iturri batean aurpegia freskatzen.

    Donostiako iturri batean aurpegia freskatzen. Argazkia: Paco Castellanos

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, gaur bero egingo du. Goizean, zeruan erdi mailako lainoak eta goi-hodeiak tartekatuko dira. Arratsaldean, ordea, hodeiak ugarituko dira, eta, ondorioz, euri zaparradaren bat bota lezake, batez ere barnealdean. Haizeari dagokionez, hegoaldeko haizeak tarteka zakar joko du, baina arratsaldean haizea iparraldera aldatuko da eta indarra galduko du.

Euskal Herriko hainbat tokitan, tenperatura atzokoa baino 15 ºC altuagoa izango da, eta tenperatura maximoek 30 ºC-ko muga gaindituko dute.

Larunbatean, beroarekin agurtuko dugu uda. Zeruan hodei gutxi izango dira, eta erdi mailako lainoak eta goi-hodeiak tartekatuko dira. Hego eta hego-ekialdeko haizeak gogor joko du haizeguneetan, eta tenperatura maximoek 30 ºC-ko muga gaindituko dute, berriz ere.

Igandean hego eta hego-ekialdeko haizea indartu egingo da, eta hodeiak ere ugaritu egingo dira. Arratsaldean zerua lainotzen hasiko da, eta egunaren amaieran zaparradaren bat bota lezake. Tenperaturari dagokionez, ez da aldaketarik espero: maximoak 30 ºC-ren bueltan geratuko dira.


Iruzkinak