13:40

eguraldia

Iragarpena

Tenperatura leunak eta euria tarteka, Domu Santuko zubian

Erredakzioa

Herrizaingo Sailak abisu horia ezarri du hurrengo egunetarako, haizete eta olatu handiak direla eta.

02:41
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Domu Santu egunaren osteko asteburu luzean eguraldi ezegonkorra izango da Euskadin, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Hego haizea izango da nagusi, bereziko gauetan, eta tenperatura, oro har, leuna izango da. Tarteka, gainera, euria egin lezake.

Tenperatura, 20 gradu inguruan

Tenperatura maximoak 20 graduan kokatuko dira kostaldean, eta 15 eta 20 gradu bitartean barrualdean. Minimoak ere leunak izango dira: 10 eta 15 gradu bitartean, kostaldean, eta 5 eta 10 gradu artean, berriz, barnealdean.

Euria, tarteka

Euskalmetek ez du euri askorik espero zubian, baina, tarteka egin lezake, bereziki ostegunean, larunbatean eta igandean. Hala, ostirala izango da zubiko egunik lehorrena.

Abisu horia

Bestalde, Herrizaingo Sailak abisu horia ezarri du ostegun honetarako, haizetea dela eta eguerdia arte, eta, handik ostirala arte, olatu handiak direla eta.

Halaber, bertan behera utzi dute izozteak direla eta astelehenean ezarri zuten abisu horia.

Biharko egunari begira, 100 km/h arteko haizeak espero dira kostaldean eta mendietan, eta 70-80 km/h artekoak barnealdean.

Eguerditik aurrera, baina, arriskua itsasoan baino ez da izango, lau metro arteko olatuak espero baitira.

Ostiralean ere olatu handiak izango dira, 3,5 metro artekoak.


Iruzkinak