Itxi

EITB TALDEA

PRIMERAN

"Desagertuta", marka guztiak hautsi dituen euskal thriller arrakastatsua

EITB Media

350.000 erreprodukzio baino gehiago izan ditu euskarazko intrigazko telesailak, eta PRIMERANen publiko gaztea nabarmen handitzea lortu du: 35 urtetik beherakoak dira EITBren plataformako erabiltzaile berrien % 60.

  • PRIMERANen ikusgai dugu jada "Desagertuta"ren denboraldi osoa

    PRIMERANen ikusgai dugu jada "Desagertuta"ren denboraldi osoa

PRIMERAN plataformaren historian edukirik arrakastatsuena dugu jada "Desagertuta". Astelehen honetan estreinatu berri da EITBren parte-hartzea duen euskarazko intrigazko telesail arrakastatsuaren zortzigarren eta azken atala, eta marka guztiak hautsi ditu: plataformaren top 3 historikoan izan dugu, lehen unetik; eta inoiz ikusi gabeko estreinaldi arrakastatsu baten ondoren, fenomeno bihurtzen joan da asteaz aste, bereziki publiko gaztearen artean. Ikus-entzule gazteek euskarazko fikzioaren aldeko apustua egin dute, baita plataformetan ere, hain justu, PRIMERANek sorreratik izan duen helburuarekin bat eginez. Are gehiago: "Desagertuta" telesailak nabarmen handitu du plataformako erabiltzaile gazteen kopurua: PRIMERANen erabiltzaile berrien % 60 dira 35 urtetik beherakoak.

Freskotasuna, hurbiltasuna eta talentu handiko aktore gazteen zerrenda luzea izan ditugu arrakasta honen osagaietako batzuk: Jon Lukas, Ane Rot, Ainhoa Larrañaga, Asier Rikarte, Ainhoa Azpitarte, Unai Arana eta Julen Taboadarekin batera Itziar Atienza, Gorka Otxoa, Jon Olivares, Leire Martinez… Publiko gazteak bikain erantzun dio filmatze estrategia berritzailea ekarri duen euskarazko fikzio honi: euskaraz eta gaztelaniaz filmatutako lehen telesaila dugu "Desagertuta". Euskal musikak, gainera, nortasuna ematen dio lanari.

Jonen desagerpen misteriotsuarekin hasi zen istorioa; eta, zortzi kapitulutan zehar, hari buruz gehiago deskubritzen joan gara, Mikel, Maria, Javi, Amaia, Iker, Ane eta Jonen beraren bitartez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea