Itxi

EITB TALDEA

Dokumental saila

"Cannabis Belaunaldia" saioaren aurrestreinaldia, asteazkenean, Bilboko Azkuna Zentroan

EITB

Ekitaldia 18:30ean hasiko da, Xabier Madariaga kazetariak gidatutako solasaldiarekin. Bertan parte hartuko dute, Isabel Octavio ETBren zuzendariak, Oiane Sagasti ekoizpenaren zuzendariak, Leire Garcia Osakidetzako mediku psikiatrak eta dokumentalean testigantza eman duen familia batek.

  • "Cannabis Belaunaldia", EITBn

    "Cannabis Belaunaldia", EITBn

Asteazken honetan (apirilak 22), "Cannabis Belaunaldia" dokumental saila estreinatuko du EITBk Bilboko Azkuna Zentroan. Gazteen artean isilpean mantentzen den baina ondorio suntsitzaileak dituen arazoetako batean jartzen du arreta: gaur egun gehien hedatuta dagoen legez kanpoko drogak eragiten dituen ondorio erreal eta sakonetan.

"Porno Belaunaldia" (pornoaren industriak belaunaldi berrien bizitza sexualean duen eragina du aztergai) eta "Klik Belaunaldia" (gazteek Internetera konektatzen direnean izaten dituzten mehatxuak eta erronkak ditu aztergai) dokumental sailen arrakastaren eta onarpen sozialaren ondoren, EITBk, RTVEk eta Shine Iberiak gaurkotasuneko gai berri bati heldu diote. Hiru ekoizpenak Oiane Sagastik zuzendu ditu.

Historia errealak, hots, substantzia horren erruz beren bizitzaren kontrola galdu duten gazteen testigantzak, biltzen ditu "Cannabis Belaunaldia"k. Hala, cannabisaren kontsumoak nerabezaroan garuneko kalte larriak sortzen dituela ikusten ez dutenei begiak zabaldu nahi dizkie, eta egoera horretatik ateratzen lagundu.

THC kontzentrazioa, euforia eragiten duen konposatu psikoaktibo nagusia, % 1 edo 5etik % 38ra igo da. Horrek aurrikusi gabeko ondorio bortitzak eta suntzitzaileak eragiten ditu garunean: adimen-kozientea murriztea, agerraldi psikotikoak, deskonexio emozionala, familia-gatazkak... Baita pentsamendu suizidak ere. Kannabisaren kontsumoa osasun publikoko arazo larria da.

Belaunaldi berrien osasun mentala dago jokoan, eta arriskuak ez dira minimizatu behar. Medikuek, terapeutek, psikologoek, psikiatrek, katedradunek, poliziek eta menpeko izan direnek benetako ondorioak ulertzen lagunduko dute.

"Terapeutikoa" dela eta cannabisa erretzeagatik "ezer gertatzen ez dela" dioten usteak faltsuak dira. Substantzia psikoaktiboa eta neurotoxikoa da. Ikusten duguna izebergaren punta baino ez da. Irtenbidea prebentzioan, heziketan eta kontzientziazioan dago.

Azkuna Zentroko ekitaldia dokumentalaren lehen atala proiektatuko da. Aurretik, solasaldia gidatuko du Xabier Madariaga kazetariak, 18:30ean hasita. Bertan, Isabel Octavio ETBren zuzendariarekin batera, parte hartuko dute Oiane Sagasti ekoizpenaren zuzendariak, Leire Garcia Osakidetzako mediku psikiatrak eta dokumentalean testigantza eman duen familia batek.

"Cannabis Belaunaldia" apirilaren 22an bertan estreinatuko da ETB1en eta ETB ON plataforman, 22:15ean. Gaztelerazko bertsioa, "Generación Cannabis", egun bat geroago, hilaren 23an, ETB2n eta ETB ONen, ordu berean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea