EITB TALDEA
EITB Taldea
EITBren "Desagertuta" eta "El Otro de la Mesa" saioen aurkezpena, INPUT nazioarteko konferentzian
EITB Media
Telebista publikoen erakundeak Bogotan egindako urteko batzarrak 400 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu, denetariko ikus-entzunezko 67 formatu eta ekoizpen aztertzeko, eta horietako bi EITBren ekoizpenak dira.
-
Gorka Garcia eta Xabi Zabaleta, INPUTeko aurkezpenean
INPUT telebista publikoen eta programen sortzaileen erakundea Kolonbiako Bogota hirian egiten ari da aurtengo nazioarteko konferentzia maiatzaren 4tik 7ra. Hain zuzen ere, urtero bezala, mundu osoko hedabide publikoetako saioen proiekzioak antolatu dira, horien inguruan eztabaidatu eta analisi editoriala eginez. EITBren bi ekoizpen aukeratu dituzte bertan erakusteko: maiatzaren 4an "Desagertuta" telesaila aurkeztu zen eta gaur "El Otro Lado de la Mesa" (factual).
Bertan antolatutako jardunaldietara, EITBren izenean, Gorka Garcia Arte eta Entretenimendu zuzendaria eta Mikel Unamuno Publiko Estrategikoen eta Gaztearen zuzendaria joan dira. "Desagertuta"ren aurkezpenean Pausoka ekoiztetxeko Xabi Zabaleta ere aritu da Gorka Garciarekin batera. ETBko Arte eta Entretenimendu zuzendariak telesailaren arrakastaren gakoak azaldu ditu, gazteak erakartzeko eta euskarazko kalitatezko edukiak sortzeko EITBren estrategiaren baitan.
Lau egunez, hiriak nazioarteko 400 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu formatu ugari aztertzen dituzten 67 ekoizpenen inguruan: fikzioa, dokumentala, animazioa, realityak eta transmedia esperientziak.

