Itxi

EITB TALDEA

Ekainak 12, ostirala

EITBk zuzenean eskainiko du San Mamesen ospatuko den Euskal Unibertsitatearen Egun Handia ETB ON plataforman

EITB Media

Julen Telleria eta Nerea Reparaz EITBko kazetariek aurkeztuta, lehen aldiz egingo den ikasketa amaierako ekitaldiak denetariko osagaiak izango ditu, tartean, Nøgen, Janus Lester, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusen emanaldiak.

  • EHUren gradu eta graduondoko amaiera ekitaldia, zuzenean, EITBn

    EHUren gradu eta graduondoko amaiera ekitaldia, zuzenean, EITBn

EITBk bat egin nahi du euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren momentuekin eta ostiral honetan San Mames estadioan ospatuko den Euskal Unibertsitatearen Egun Handia dugu horietako bat. EHUk lehenengoz antolatu duen gradu eta graduondo amaierako ekitaldi bateratua zuzenean jarraitu ahal izango da ETB ON plataforman eta ETB1 ONen 18:30etik aurrera. Telebista zein irratietako albistegietan eta "Euskadi Quédate" eta "Biba Zuek" saioek ere adi-adi jarraituko dute bertan gertatzen den guztia. 

Unibertsitate publikoa ospatzeko egunak Nøgen, Maialen Lujanbio, Janus Lester eta Amets Arzallus batuko ditu San Mamesen, guztiak ere EHUko ikasle ohiak. Halaber, Palestinako musikariz osatutako Sol Band Gaza taldeak ere parte hartuko du ekitaldian, Eñaut Elorrieta lagun duela. Julen Telleriak eta Nerea Reparazek egingo dituzte gidari lanak. 

Bestalde, lehenengo EHUalumni sariak banatuko dira, EHUn ikasi eta ibilbide profesional esanguratsua izan duten sei laguni: Sofia Arribas arkitekto eta diseinatzailea, Itxaso Ariza ingeniaria, Iñigo Lamarka abokatu eta EHUalumniko lehenengo presidentea, Teresa Madariaga ekonomialari eta enpresa kudeatzaileak, Carmen Mijangos kimikari eta Zientzia eta Teknologia Fakultatean ikasi zuen lehenengotariko emakumea eta Iraia Iturregi entrenatzaile eta futbolari ohia. 

EHUn ikasketak amaitzera doazen ikasleak aitortza jasoko dute, eta, azkenik, Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza sailburuak hitzaldia eskainiko du.