Itxi

EITB TALDEA

GARDENTASUNA

EITBk gardentasuna sustatzen jarraitzen du Europako ereduetara egokitutako Open Data gune berrituarekin

EITB Media

Egindako inkesten eta ikerketen datu-multzoen argitaratzea bat dator orain Europar Batasuneko, Eusko Jaurlaritzako eta Estatuko Administrazioko datu irekien sistemarekin.

  • Open Data gune berritua du EITBk

    Open Data gune berritua du EITBk

Euskal Irrati Telebistak (EITB) gardentasunaren aldeko urrats berria eman du, EITB Taldea atariko datu irekien gunean (Open Data) datu-multzoak erakusteko sistema nazioarteko formatu estandarrera egokitu baitu. 

Duela hiru urte zabaldu zuen EITBk Open Data espazioa, egindako ikerketa soziologikoetako azterlanak, galdetegiak eta mikro-datu guztiak adituen eta, oro har, herritarren eskura jartzeko. Ezarri den sistema berria dela medio, datu-multzoak modu erakargarriagoan ikusi daitezke eta bat datoz administrazio-maila guztietako ereduekin: hala nola Europar Batasunaren (ingelesezko nazioarteko bertsio batekin), Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Administrazioaren arauekin

Sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko Europako zuzentarauak lege-esparru bateratua eskaintzen du erakunde publikoen esku dagoen datuen Europako merkatua ezartzeko. Tresna hori barne-merkatuaren oinarrizko zutabeetan oinarritzen da: datuen zirkulazio askea, gardentasuna eta lehia leiala. 

Hala, formatu horretan kontsultatu daitezke euskal ikus-entzunezko taldeak urtean zehar egiten dituen ikerlanen txosten osoak eta emaitzen mikro-datuak. Bertan daude EITB Focus inkesta publikoak, herritarrek gaurkotasun gaiei buruz duten iritzia eta boto asmoa jasotzen dutenak. Horrekin batera, EITBri buruzko bi azterlan hauek: batetik, gizartean sortzen duen inpaktua eta balioa neurtzen duena; bestetik, irudia, marka-ezagutza eta balorazioa jasotzen duena. 

Halaber, Open Data gune berrian eskura jarri dira EITBren telebista eta irrati kanaletako programen gida elektronikoak (EPG).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea