EITB TALDEA
AUDIENTZIA
270.000 ikuslek egin zuten bat ZETAKen San Mameseko Mitoaroa III ikuskizun historikoarekin ETB2 eta ETB2 ONen
EITB
Mitoaroa trilogiaren amaierako kontzertu handia ikusgai dago ETB ONen eta PRIMERANen, berriro ikusi edo zuzenekoa galdu zutenentzat.
-
ZETAKen Mitoaroa III, en San Mamesen
ZETAK taldeak larunbat honetan San Mamesen eskaini duen "Mitoaroa III" ikuskizunak oihartzun zabala izan du, baita ere telebistako emanaldian. "Mitoaroa III" larunbat gaueko saiorik ikusiena izan zen; eta ETB2 kateen artean egun osoan liderra, %11,1ko kuotarekin.
Gaueko 22:00etan hasi zen emanaldia eta orotara 270.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen. Euskadin % 22,1ko audientzia izan zuen, eta euskaldunen artean % 35,9ra igo zen. Nafarroan, berriz telebista ikusten ari ziren ikus-entzuleen % 23,3k aukeratu zuen Mitoaroa III ikuskizuna eta euskaldunen artean % 56,6ra iritsi zen audientzia-kuota. ETB ONeko streamingari dagokionez, azpimarratzekoa erabiltzaile kopurua, ia 10.000 erabiltzaile inguru baititu oraingoz.
Hain zuzen ere, musika-hitzordu esanguratsu hau galdu zutenek edo berriz ikusi nahi dutenek, kontzertua eskuragarri dute ETB ON eta PRIMERAN plataformetan.
Mugarri nabarmena izan dira, zalantzarik gabe, ZETAK taldeak San Mames beteta bi egun jarraian eskainitako emanaldi handiak. Euskal gizartearentzat garrantzi berezia duten ekitaldietan presente egoteko EITBk egiten duen ahaleginaren barruan, larunbateko ikuskizuna zuzenean eskaini zen.

