Itxi

EITB TALDEA

PRIX EUROPA 2026

PRIX EUROPA 2026 sarietan izendatu dute EITB, eguzki eklipse osoaren inguruko proiektu multiplataformagatik

EITB TALDEA

EITBren ekimena Europako ikus-entzunezko sari ospetsuenetako baten Digital Media kategorian lehiatuko da.

  • Eguzki eklipse osoaren nominazioa PRIX EUROPA 2026

    Eguzki eklipse osoaren nominazioa PRIX EUROPA 2026

EITB PRIX EUROPA 2026 sarietarako izendatua izan da "Eguzki Eklipse Osoa" proiektu multiplataformagatik. Digital Media kategorian lehiatuko da EITBren hautagaitza, ia 600 proiekturen artean hautatua izan ostean.

Proiektuak 2026ko abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoa zerbitzu publikoko ekimen handi bihurtu zuen, fenomeno astronomiko hau publikoarengana hurbilduz, zientzia-dibulgazioa, parte-hartzea eta narrazio digital berriak uztartuz.

Gertaera bakar baten estalduraz haratago, EITBk aurreko hilabeteetan plataforma anitzeko estrategia bat garatu zuen, telebista, irratia, sare sozialak, YouTube eta EITBren plataforma digitalak uztartuz eta edukiak publiko eta formatu desberdinetara egokituz. Ekimenak "Eguraldia" saioko lantaldeak eskainitako dibulgazio edukia izan du, hala nola errealitate areagotuarekin sortutako piezak eta astronomo, astrofisikari eta adituekin elkarrizketak, baita haurrentzako eduki espezifikoak ere, MAKUSIren bidez.

Proiektuak oihartzun handia izan du Euskal Telebistan, ETB ON plataforman, ORAINen eta sare sozialetan, ikusleen parte-hartzea sustatuz. EITBLab funtsezkoa izan da dibulgazio zientifikoa eta berrikuntza teknologikoa uztartzeko.

Izendapen honekin, PRIX EUROPA sariek zerbitzu publikoko kazetaritza, zientzia-dibulgazioa, berrikuntza teknologikoa eta publiko desberdinetara egokitutako narrazioak uztartzen dituen proposamena aitortu du. EITBren ekosistema digitalaren bidez, fenomeno astronomiko bat ezagutza eta parte-hartze kolektiborako esperientzia bihurtu du proiektuak.

Europako telebista, irrati eta hedabide digitaleko jaialdi nagusietako bat dira PRIX EUROPA sariak, eta 2026ko edizioa Berlinen egingo dute. Irabazleak urriaren 16ko sari banaketan iragarriko dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eguzki eklipseak