EITB TALDEA
EITB AUDIO
GUAU plataformak "Salda Badugu" eta "PLAZ!" bideopodcastak estreinatu ditu urrian
EITB Media
Horrekin batera, joan den ostegunean "Reset" soinu-fikzioa aurkeztu zen Madrilgo Podcast Days jardunaldien barruan, "Test"en gaztelaniazko bertsioa.
-
"Salda Badugu"ren emanaldi berezia Tabakaleran
EITB Audiok istorio eta formatu berriak sustatzen jarraitzen du, gero eta publiko zabalagoekin konektatzeko helburuarekin. Urrian, GUAUren jatorrizko ekoizpenen katalogora hiru eduki batu dira. Lehena, "Salda Badugu", Alex Padillak eta Ainhoa Etxebarriak aurkeztuta. Euskal Herriko famatuei egindako elkarrizketak dira, bizi dituzten krisialdi existentzialei buruz galdetu eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Lehenengo protagonistak Izaro eta Zuriñe Hidalgo abeslariak eta Aratz Lakuntza "Conquis"eko lehiakidea izan dira. Atleta donostiarrak laugarren castingean lortu zuen ETB2ko realityan parte hartzea, bere txikitako ametsa. Proiektua ezagutzera emateko, urriaren 11ko Gaztea Musikaren Egunean live show berezia egin zuten Alex Padrillak eta Ainhoa Etxebarriak Tabakaleratik.
Gazteen artean euskarazko irakurzaletasuna sustatzea du helburu Nahia Sillero aktoreak gidatutako "PLAZ!" bideopodcastak. Liburuak eta gazteen eguneroko kezkak uztartuko ditu, elkarrizketa fresko eta naturalen bidez.
Nahia Sillero gidatzen du 'Plaz!' bideopodcasta
Azkenik, joan den ostegunean (urriak 22), "Reset" soinu-fikzioa estreinatu zen Madrilgo Podcast Days jardunaldien barruan. "Test" fikzioaren gaztelaniazko bertsioaren inguruko azalpenak eman zituzten bertan Oier Aranzabal (Ulu Mediako zuzendaria), Martin Etxeberria (gidoilaria), Josean Bengoetxea (aktore protagonistetako bat) eta Maite Goñi EITBren Irratio eta Audio zuzendariak. Adimen artifizialaren mugak eta erabakiak modu autonomoan hartzeko duen gaitasuna aztertzen ditu sei ataleko thriller psikologikoak.
'Reset' soinu-fikzioaren aurkezpena Madrilen
Nabarmentzekoa, bestalde, podcastgintza sektoreko topagune garrantzitsuenetako honetan EITB Audioren beste ekoizpen bat, "Tres Lágrimas", soinu-fikzio onenaren sarirako izendatuta egon dela.

