Itxi

EITB TALDEA

ESE26

ESE26 Eduki-sortzaileen eguna sortu du EITBk

EITB Media

Eduki-sortzaileen lehen topaketa profesionala da, eta azaroaren 26an izango da EITBren Bilboko egoitzan. Sortzeko, ikasteko, harremanak egiteko eta partekatzeko jardunaldia izango da. Euskara eta gure nortasuna sare sozialetan egotea da beste helburu nagusia.

  • ESE26 Eduki-sortzaileen eguna sortu du EITBk

    ESE26 Eduki-sortzaileen eguna sortu du EITBk

ESE26 Eduki-sortzaileen eguna antolatu du EITBk, mota honetako Euskal Herriko lehen topaketa profesionala. Azaroaren 26an, osteguna, izango da EITBren Bilboko egoitzan, 09:30etik 20:00etara bitartean.

Sortzeko, ikasteko, harremanak egiteko eta partekatzeko jardunaldia izango da, eta egitarau zabala izango du: hitzaldiak, mahai-inguruak, solasaldia, elkarrizketa eta tailerra.

Eduki-sortzaileei zuzendutako jardunaldia da, bai ibilbide sendoa dutenentzat baita hasiberrientzat ere, eta enpresei, markei eta erakundeei ere zuzenduta dago. Horien artean harremanak sortzeko eta konexio berriak egiteko aukerak ahalbidetuko dira.

Euskara eta gure nortasuna sare sozialetan, belaunaldi berriak dauden tokian, egotea da beste helburuetako bat; Euskal Herriko sortzaileen artean edukien sorkuntza sustatzea.

Azaroaren 9an izango dira sarrerak eskuragarri, ESE26 webgunean.

EITB da jardunaldiaren antolatzailea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Eroski eta Kaiku dira. Laguntzailea Keler 0,0 da.