EITB TALDEA
Saria
GUAU audio plataformari aitortza, TM Broadcast sarietan
EITB Media
OTT proiektu onenaren kategorian aipamen berezia jaso dute Maite Goñi Irrati eta Audio zuzendariak eta Izaskun Ozerin Produktu Digitalaren Garapen buruak.
-
Maite Goñi eta Izaskun Ozerin saria jasotzen
Estatu mailako broadcast, hedabide eta ikus-entzunezko sektorearen aktualitatea jasotzen duen aldizkari garrantzitsuena da 'TM Broadcast'. Sari hauen bitartez, urteko proiektu onenak nabarmentzen dituzte berrikuntzaren eta arlo teknikoaren ikuspuntutik, baita merkatuari egiten dioten ekarpenagatik. Urriaren 29an Madrilen egindako seigarren edizioan, OTT proiektu onena sarirako hautagaien maila altua nabarmendu zuten antolatzaileek. Sari nagusia Filminek irabazi zuen azkenean, eta bi aipamen berezi banatu ziren, EITBren audio plataformarentzat eta Canal Surrentzat.
Mediaprok EITBrentzat garatu eta sarietara aurkeztutako "Migración a audio IP SMPTE ST 2110-30 en Radio Euskadi" proiektuak ere aipamen berezia jasoko du.

