EITB TALDEA
Saria
Euskal Kazetaritza Saria jaso du "Bizi Natura" saioak
EITB Media
EITB transmendia proiektuen alde egiten ari den lana nabarmendu zuen Isabel Octavio ETBren zuzendariak asteazkeneko sari-emate ekitaldian.
-
2026ko saridunen familia argazkia
EITBk Brutal Mediarekin elkarlanean Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik emititako "Bizi Natura" saioak aste honetan jaso du Ingurumen Komunikazio proiektu onenaren Euskal Kazetaritza Saria. BBCren "Springwatch" formatu arrakastatsuaren egokitzapena EITBk transmedia proiektuen alde egin duen apustuaren eredu dugu: Urdaibaiko Biosfera Erreserba, padurak eta bertako ingurunea erakusten duten irudiak telebistan ez ezik, EITBren plataformetan eta sare sozialetan zabaldu baitziren. Hori guztia posible egin duen EITBko lantalde osoaren ahalegina azpimarratu zuen Isabel Octavio ETBren zuzendariak Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatutako sari-emate ekitaldian. Zaloa Mendez ETBko arloburuarekin batera jaso zuen golardoa Octaviok.

