Itxi

EITB TALDEA

Canal Vasco/ETB Sat lehiaketa

Maria Cristina Garciak irabazi du Euskadirako bidaia

Maria Cristina Garcia uruguaitarra da Canal Vasco/ETB Sat lehiaketako irabazlea. Garciak bi pertsonarentzako bidaia irabazi du Euskadira.

  • Canal Vasco / ETB Sat lehiaketako irabazlea

    Canal Vasco / ETB Sat lehiaketako irabazlea

Maria Cristina Garcia Paradak irabazi du Canal Vasco/ETB Sat lehiaketa. Maria Cristina Montevideon bizi da, eta ia egunero ikusten du Canal Vasco, kable bidez, Cableplus operatzailearen bidez, hain zuzen. Gehien gustatzen zaizkion saioak albistegiak eta magazinak dira. Horrez gain, euskal sukaldaritza maite du, eta, ahal duenean, sukaldaritza saioak ikusten ditu. Oro har, Canal Vascoko programazioa “gogoko” du, eta edukiak “oso interesgarriak” iruditzen zaizkiola azpimarratu du.

Garciak irailean gozatu nahi du sariaz, eta Euskadin dituen senideak bisitatzeko aprobetxatu gura du EiTBk eskaini dion aukera paregabe hau. Batzuk Bilbon bizi dira, eta beste batzuk, Donostian; halaber, Euskal Herriko hainbat lekutara joateko aukera izango du. Maria Cristina Garcia duela hamar bat urte izan zen Euskadin, eta “bueltatzeko irrikan” dago.

Ez da harritzekoa irabazlea uruguaitarra izatea; izan ere, lehiaketa honetan parte hartu duten ikus-entzule gehienek bi lurralde horietatik erantzun dute. Baina hainbat herritatik jaso ditugu erantzunak; Ameriketatik gehienak (Kolonbia, Costa Rica, Uruguai, Paraguai, Argentina, Kuba, Mexiko, Nikaragua, Venezuela, Panama, Honduras, Peru, Dominikar Errepublika, Bolivia, Brasil, Ekuador, El Salvador, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada...), baina Europatik (Frantzia, Ingalaterra, Italia, Belgika, Suitza, Austria, Alemania, Grezia, Hungaria eta Herbehereak, besteak beste), eta Asiatik (Txina eta India, tartean) ere bidali dituzte mezuak ikus-entzuleek.