Publizitatea
Itxi

2018/06/08

13:28

EITB TALDEA

EiTB Taldea

'Teknopolis' eta 'MQP' nabarmendu dituzte Ingurumen Kazetaritzako sarietan

Iñaki Leturiaren 'Plastikoak txipiroi erara' erreportajeari eman diote telebista kategoriako saria, eta Radio Euskadin Natura 2000 Sareko espazio eta hotsen berri ematen duen atalari, irratikoa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Ihobek deitutako Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako Sariaren laugarren edizioan, ETBko 'Teknopolis' eta Radio Euskadiko 'Más Que Palabras' saioak nabarmendu dituzte. Iñaki Leturiak egindako Plastikoak txipiroi erara erreportajeari eman diote telebista kategoriako saria, eta Radio Euskadin igandero Natura 2000 Sareko espazio eta hotsen berri ematen duen atalari, irratikoa.

Elhuyar Fundazioak eta ETBk ekoizten duten 'Teknopolis' saioan urriaren 14an emititu zen Plastikoak txipiroi erara erreportajea, plastikoari eskainitako saio baten barruan. Bertan, plastikoaren erabilerak sortzen dituen arazoak, birziklapena eta ordezka dezaketen materialei buruz jardun ziren. Iñaki Leturiak landutako erreportajean, hondakinentzat irtenbide bat aurkitzeko Euskal Herriko Unibertsitateko BIOMAT ikerketa-taldea egiten ari den lana erakutsi zuten. Bioplastikoak garatzen dituzte. Txibihezurrak, oiloen lumak eta artilea erabiltzen dituzte lehengai gisa plastiko biodegradagarriak sortzeko.

Radio Euskadin Almudena Cachok astebururo gidatzen duen Más Que Palabras irratsaioan naturaren hotsei eskainitako tartea nabarmendu dute irratiaren kategorian. Ramon Elosegi biologo eta SEO/Bird Life Euskadiko koordinatzaileak gidatzen du Natura 2000 Sareko espazio eta hotsen berri ematen duen atala.

Jasangarritasunaren kultura sustatzen duten kazetari eta komunikabideen lana aitortzea da lehiaketa honen helburu nagusia. Lau kategoria ditu: prentsa idatzia, irratia, telebista eta Internet. Gainera, sari berezia ematen zaio Euskadiko kazetari edo hedabide batek egindako lanik onenari. Aurtengo sari nagusia Alex Fernandez Muerzak ekonomia zirkularrari buruz idatzitako erreportaje batek irabazi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena