Itxi

EITB TALDEA

EiTB Taldea

Koronabirusaren prebentziorako neurriei buruzko sentsibilizazio-kanpaina, EiTBn

EiTB

Osasun-agintariek COVID-19aren hedapena geldiarazteko gomendatutako prebentzio-neurrien aplikazioan, herritarren kooperazioaren garrantzia azaltzen du.

0:53
EiTBren informazio-kanpaina

EiTBk sentsibilizazio-kanpaina bat jarri du abian, osasun-agintariek gomendatutakoari jarraituz, COVID-19a ez zabaltzeko hartu beharreko prebentzio-neurriei buruz. Kanpainak prebentzio-neurri horiek aplikatzeko herritarren lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du.

Iradokitako prebentzio-neurriak honakoak dira: jende pilaketa handiak saihestea, pertsonen artean zentzuzko segurtasun-tartea mantentzea, eskuak maiz garbitzea ura eta xaboia erabiliz, aurpegia eskuekin ez ukitzea, kontaktu fisikoa saihestea, eta eztul edo doministiku egitean besaurrearekin edo botatzeko zapi batekin ahoa estaltzea.

Sentsibilizazio-kanpaina EiTB taldeak egingo du hedabide guztietan: telebista eta irrati kanaletan, eta Interneten.