Itxi

EITB TALDEA

EtxeanGeratukoNaiz

#EtxeanGeratukoNaiz orria, eitb.eus-en

EiTB

Erabiltzaileek Twitterren edo Instagramen etiketa horrekin zabaltzen dituzten edukiak erakusten dira bertan.

  • #etxeangeratukonaiz orriaren irudia.

    #etxeangeratukonaiz orriaren irudia.

eitb.eus-ek #EtxeanGeratukoNaiz ekimenarekin lotutako orria sortu du albisteen atarian, Gizartea atalean. Orri horretan, etiketa hori jarrita internautek Twitterren edo Instagramen zabaltzen dituzten edukiak erakusten dituzte. Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak daude: #EtxeanGeratukoNaiz eta #YoMeQuedoEnCasa.

Asteartean, halaber, Xabier Madariagak "Ur Handitan" saio berezia egingo du etxetik. Horretarako, laguntza eskatu die ikus-entzuleei, eta etxean daudenek bidalitako bideoak erakutsiko dira saioan. Gainera, erabiltzaileek bideo horiei #EtxeanGeratukoNaiz etiketa jarriz gero, eduki horiek eitb.eus-eko orri berrian ere ikusi ahal izango dira.

Ez da, ostera, eitb.eus-ek egonaldia modu entretenigarria pasatzeko eskaintzen duen modu bakarra. Besteak beste, HIRU3k hainbat eduki proposamen prestatu ditu webean zein APPan, nonnahi eta noiznahi eskuragai izateko. Asteazken honetan eta apirilaren 1ean "Go!azen Etxean" saioa ikusgai izango da ETB1en eta eitb.eus-en 22:15ean. "Go!azen"eko pertsonaiek itxialdia nola bizi duten kontatuko dute.

Telebistaz ere, etxean egon beharreko egun hauetan ETB3k eskaintzen dituen eduki guztien artean aukeraketa bat egin dute, beti ere haurren adina kontuan hartuta. Halaber, saio, telesail edo marrazki bizidun bakoitzak zein balio sustatzen dituen jakinarazi nahi dute.

Web gunean aurkitu daitezkeen beste eduki azpimarragarri batzuen artean, EiTB Nahieran-en Felix Linaresek aurkeztutako "La Noche de..." saioko filmak ditugu. Halaber, Zinema euskaraz webguneak euskarazko zine izenburu sorta luzeaz disfrutatzeko aukera eskaintzen du egun hauetan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB