Itxi

EITB TALDEA

Emakumeen Nazioarteko Eguna

'Manifestatu zaitez EITBn' kanpaina, martxoaren 8aren ildotik

EITB Media

EITBk emakumeen eskubideen borrokaren aldeko mezua zabaltzeko, whatsappez bideo eta audioak bidaltzeko eskatuko dio jendeari.

0:22
Emakumearean nazioarteko eguna

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, komunikazio ekimena jarriko du abian EITBk, Manifestatu zaitez EITBn lelopean. Halaber, Komunikazio Taldeak jarraipen eta eduki bereziak izango ditu egun horretan eta baita aurrekoetan ere.

Komunikazio kanpainaren xedea da emakumeen eskubideen borrokaren alde mezua zabaldu eta bozgorailu izatea. Telebista eta irratiko programetatik jendeari audioak eta mezuak eskatuko zaizkie whatsappez bidaltzeko. Mezu hauetan aldarrikapenak, iritziak eta sentimenduak azaldu ahal izango dituzte. EITBko hedabideetako aurkezleek hedatuko dute proposamena eta iragarki bat ere egingo da ekimenean parte hartzea bultzatzeko.

Bestalde, EITBko hedabideek informazio-jarraipen zabala egingo diote martxoaren 8ari. Telebistan, irratian eta webgunean eduki bereziak - elkarrizketak, erreportajeak, filmak... - izango dira aurrez eta egunean bertan ere.