Publizitatea
Itxi

2021/06/02

11:11

EITB TALDEA

Zuzeneko emisioa

EITBk YouTuben estreinatu du EITB Basque nazioarteko telebista kanala

EITB

Aktualitatea, euskal kirola eta ETBko saio enblematikoak erabiltzaile guztien eskura egongo dira EITBko kanalean.

  • EITB Basqueren logotipoa

    EITB Basqueren logotipoa.Irudia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EITB Basque nazioarteko telebista kanala asteazken honetan, ekainaren 2an, estreinatu da YouTuben. Aurrerantzean, EITB Basque, eitb.eus-en, satelite bidez eta Amerikako kable operadore garrantzitsuenen bidez emititzeaz gain, bideoak emititzeko sareko plataforma garrantzitsuenean ere egongo da.

EITB Basque telebista-kanalaren edukien irisgarritasuna eta sarbidea erraztea, eta horien estaldura handitzea dira YouTubeko emisio-estrategia berriaren helburu nagusiak. EITB Basque nazioarteko ikus-entzuleentzat eta euskal diasporarentzat pentsatuta dago batik bat.

EITB Basquek, Canal Vascoren oinordekoa, genero ezberdinetako euskarazko eta gaztelaniazko saioak eskaintzen ditu. ETB1 eta ETB2ko informazio eta aktualitateko eskaintza zabala, esaterako "Gaur Egun", "Teleberri" eta "Egun On Euskadi" albistegiak; eta "En Jake" eta "Qué Me Estás Contando" magazinak.

EITBren nazioarteko eskaintzan ezin dira falta "El Conquistador del Caribe" saioa eta "Atrápame si puedes" edo "Esto No es Normal" lehiaketak, baina ezta ETB1eko "Herri Txiki, infernu Handi", "Ur Handitan" eta "Barre Librea" saio arrakastatsuak ere, besteak beste.

Era berean, euskal kirolak tarte nabarmena du EITB Basquen. "ETB kantxa" saioko esku pilota onenaren emanaldiek eta arraunak leihoa zabalik dute programazioan.

Parrillak, gainera, "Escapadas con Joseba Arguiñano", "Vascos por el Mundo", "Oholtzan", "EITB Kultura", "Arte[faktua]" eta "Bidegurutzean" saioak eskaintzen ditu. Bi hitzetan esateko, etenik gabeko eskaintza, euskal ikus-entzuleen erreferentziako programetan.

670.000tik gora harpidedun YouTubeko EITB kanalean

EITB komunikazio talde gisa aitzindari da YouTuben. Bideoen plataforma 2005ean sortu zen, eta lau urte geroago estreinatu zen EITB kanala bertan, gaur egun 670.000tik gora harpidedun dituena. Jarraitzaileek Komunikazio Talde Publikoaren eduki arrakastatsuenak aurki ditzakete bertan, "El Conquistador" realitya, "Vaya Semanita" klasikoko bideo dibertigarriak eta "Barre Librea"ren une biralak, berebat. Baina EITBko kanalaz gainera Gazteak eta 3 klubak ere kanal bana dituzte YouTuben, publiko gazteagoari zuzendutako kanal propioak.

YouTubeko kanalaren helburu nagusiak honako hauek dira: euskara zabaldu eta euskal kultura ezagutzera eman; gure errealitatearen irudia mundura hurbildu eta zabaltzea; publiko berriak erakartzea eta komunitateak sortzea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;