Itxi

EITB TALDEA

Filmaketa

EITBren Bilboko egoitza Netflixentzako platoa egun batez

EITB Media

EITBren Bilboko platoetan, korridoreetan eta halletan grabatu dituzte eszenak, eta Ilaski Serranok eta Iban Garatek agerraldi berezia egin dute.

10
  • "Intimidad" telesailaren filmazioa EITBn.

Ostegun honetan, ekainak 10, EITBren Bilboko egoitza plato bihurtu da Netflixen telesail bat filmatzeko. Txintxua Films ekoiztetxea "Intimidad" telesailaren grabazioan murgilduta dago bete-betean, eta eszena eta baliabide ezberdinak filmatzeko lokalizazio gisa EITB ikus-entzunezko taldearen instalazioak aukeratu ditu. EITBk ikus-entzunezko euskal ekosistemarekin duen aliantza sendotu nahi du horrela, eta, bereziki, euskal ekoiztetxeekin lankidetza eta eskuzabaltasun harremanak bermatu nahi ditu.

Txintxua Filmseko filmaketa taldeak Bilboko egoitza barruan hainbat guneetan egin ditu grabaketak; hala, platoetan, korridoreetan eta hallean kokatu dituzte eszena ezberdinak. Gainera, ekoizpen, makillaje, ile-apaindegi eta jantzien lantaldeek hainbat gela eta espazio erabili dituzte.

Bilboko egoitza barruan lan egiteko filmazio taldeak eta baita aktore taldeak ere, osasun eta segurtasun neurri zorrotzak jarraitu dituzte une oro; hala nola maskarak erabiltzea ezinbestekoa izango da, eta antzezleek, adibidez, filmatzeko unean bakarrik kendu dituzte.

'Intimidad' telesailaren filmazioa EITBn. Argazkia: EITB Media

'Intimidad' telesailaren filmazioa EITBn. Argazkia: EITB Media

Aipatzekoa da, bestalde, filmaketa planaren barruan, Ilaski Serrano eta Iban Garate EITBko kazetariekin eszenak grabatu dituztela. Aurkezleek euskara hutsean interpretatu dituzte euren lerroak. EITBren eskutik, beraz, Netflixen telesailean gure hizkuntzaren presentzia egon da.

"Intimidad" Veronica Fernandezek eta Laura Sarmientok sortutako telesaila da, eta Jorge Torregrossa, Ben Gutteridge, Marta Font eta Koldo Almandozek zuzenduko dute. Gainera, Itziar Ituño, Patricia López Arnaiz, Verónica Echegui, Ana Wagener eta Emma Suárez aktoreak topatuko dituzte kamera aurrean protagonista nagusi.

Emakumezko politikari ezagun baten bideo sexuala prentsara filtratzen denean sortzen den iskanbila izango da Netflixeko fikzioaren abiapuntua. Bizitza publikoa eta pribatua bereizten dituen marra mehea zapaltzen duten lau emakumeren inguruko istorioa izango da hauxe.

'Intimidad' telesailaren filmazioa EITBn. Argazkia: EITB Media

'Intimidad' telesailaren filmazioa EITBn. Argazkia: EITB Media

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo
  • Zinema
  • EITB