Itxi

2021/06/15

00:03

EITB TALDEA

LAN-POLTSA DEIALDIA

Eusko Irratiko Kiroletako D erredaktore-lokutore lan-poltsan sartzeko probak

EITBk lan-poltsarako probak deitu ditu EITB Media SAUren negozio-unitatea den Eusko Irratiko (EI) Kiroletako D erredaktore-lokutore lanposturako.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskal Irrati Telebistak lan-poltsarako probak deitu ditu EITB Media SAUren negozio-unitatea den Eusko Irratiko (EI) Kiroletako D erredaktore-lokutore lanposturako.

Lan-poltsa honetan sartzeko probei buruzko informazio guztia deialdiaren oinarrietan dago jasota, hautaketa-prozesuaren garapenarekin batera, EITBren webgune korporatiboan: https://www.eitb.eus/lanpoltsa.

Oinarrietan, lanpostuaren profila, betekizunak, egin beharreko probak, onarpen-eskaeraren xehetasunak, epeak eta probei buruzko gainerako arauak eta baldintzak zehazten dira.

Izena emateko prozedura

Izen-ematea lan-poltsaren webgunean argitaratutako inprimakiaren bidez egin behar da, oinarrietan zehaztutako arau eta baldintzei jarraituz.

Horretarako, izena eman behar da sisteman, web-orrialde horretako "Izena emateko formularioa" baliatuz. Eskatutako informazioa sartu ondoren, sistemak mezu elektroniko bat bidaliko du, hautagaiarentzako identifikazio-kode bat emanez, prozesuaren anonimotasuna eta bermeak ziurtatzeko.

Inskripzioa egin eta gero, hautagaiak posta ziurtatu edo hartu-agiridun gutun-azal bidez bidali beharko du eskatutako dokumentazio guztia, oinarrietan zehazten den bezala, adierazitako helbidera.

Ez da onartuko beste bide batetik jasotzen den eskabiderik, ezta epez kanpo aurkezten direnak ere. Halaber, kanpoan geratuko dira deialdia argitaratzen den egunean oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten hautagaiak.

Eskabideak 2021eko ekainaren 15a eta uztailaren 7ra bitartean aurkeztu ahalko dira, biak barne.

Egiaztagiriak eta dokumentazioa aurkezteko epea 2021eko ekainaren 15ean hasi eta 2021eko uztailaren 19an amaituko da, biak barne.

Datuen onarpena eta babesa

Izena emateko, lan-poltsarako proben deialdi honen oinarrietako baldintzak irakurri eta onartu behar dituzu.

Jasotzen den informazio guztia EITBren pribatutasun-politikaren arabera tratatuko da (/eu/pribatutasun-ataria/), Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Legean eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean xedatutakoarekin bat etorriz.

Informazio gehiago duzu /eu/pribatutasun-ataria/pertsonal-hautaketa/ helbidean, bereziki zure eskubideak baliatzeko moduaz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;