EITB TALDEA
Udako programazioa
Uda entzun, EITBko irratien udako programazioaren eskutik
EITB Media
Euskadi Irratiko "Faktoria Magazina" ohi baino lehenago hasiko da Gorka Otaegiren gidaritzapean eta Sabel Travel atal gastronomiko berria eskainiko du.
-
Uda entzun. Irudia: EITB Media
Hainbat berrikuntza ekarriko ditu udak EITBko irratien programazioetara. Eguraldi onarekin bat eginez, uda giroan murgildu eta urte sasoi honetan entzuteko eduki freskagarrien aldeko apustua egin dute irratiek, zenbait nobedade eta sorpresa eskaintzeko asmoarekin. Irratietako udako eskaintza guztia, gainera, irratietan ez ezik, EITBko kanal ezberdinetan izango da entzugai, eitb.eus-en eta EITB Albisteak eta EITB Nahieran aplikazioetan. Halaber, EITBPodcast plataformak ere eduki eskaintza zabala du udan gozatzeko.
Euskadi Irratia
Uda honetan, "Faktoria"k gidari aldaketa izango du: goizeko albistegian, Iñaki Guridi, Oihane Yustos eta Eider Bilbaok txandaka arituko dira. Magazinaren gidaritza, berriz, Gorka Otaegik hartuko du eta ohi baino lehenago hasiko da: 09:30ean abiatu eta eguerdira arteko saioa izango da. "Faktoria Magazine"ak atal berriak eskainiko ditu, tartean, Sabel Travel. Atal honetan, munduan zehar bidaiatuko dira, sukaldez sukalde, bertako jakiak eta istorioak ezagutzeko asmoarekin. Astean behin, atzerriko gonbidatu batek bere herrialdeko errezeta prestatuko du sukaldean eta entzun ez ezik, ikusi ere ikusi ahal izango dugu kozinatzen, Instagramen, Youtuben eta webean.
Arratsaldeetan, txirrindularitza lasterketa ezberdinak izango dira protagonista, baina emankizun horiez gain, bestelako eskaintza izango da entzungai. Uztailaren 19tik abuztuaren 15era bitartean, "Beste Ni" izeneko saioan Arantxa Iturbek eta Nekane Peñagarikanok jolas egingo dute arratsaldero, izen bereko bi pertsona irratira inguratuta, 16:00etatik 17:00etara. Ondoren, "Blaipasa"ren txanda izango da, Unai Iradiren eskutik. 20:00etan, Alaia Martinek hartuko dio lekukoa "Herritmia"ren atal berriekin eta "Zubiak" saioren atal hoberenekin.
Asteburuetan, Nagore Telleriak eta Unai Urreagak gidatuko dute "Amarauna". Aurretik, "Osasun Etxea"k udan arreta berezia eskainiko dio ongizate psikologikoari, Maialen Oterminekin.
Euskadi Irratiko esatariak. Udako programazioa
Radio Euskadi
Radio Euskadiko saio gehienek udan jarraipena izango dute. "Boulevard" albistegiak bere ordutegia mantenduko du 11:00ak arte eta abuztuan, "Boulevard Magazine" saioak oporrak hartuko ditu. Haren ordez, Mertxe Guillenek zuzendutako "Entre Calles" saioa izango da entzungai Radio Euskadin eta Radio Vitorian, aldi berean. Asteburuko "Más Que Palabras" saioa ere Radio Vitorian eskainiko dute uda honetan eta Oscar Terolen umorezko atal berri bat estreinatuko du. Uztailean, "La Terraza del Mar" saio freskagarria ere bueltan izango da, Joseba Martinen eta DJ Makalaren eskutik.
Informazioa, entretenimendua eta udako kirol emanaldi garrantzitsuenek ere bere tokia izango dute Radio Euskadiko udako programazioan.
Radio Vitoria
Ekainaren 28tik aurrera, programazioak aldaketa txiki batzuk baino ez ditu izango: "Prime Time" goizeko saioaren hasiera ordu bat atzeratuko da, 06:00-07:00 bitartean eskainiz. Arratsaldean, 17:00etan hasi eta 19:00ak arte, Itziar Galparsorok "Hitza eta Musika" saioa eskainiko du Radio Rioja Alavesatik.
Aldaketarik handienak abuztuaren 2tik irailaren 5era egingo dira: "Radio Vitoria Gaur" goizeko 8etatik 11etara izango da entzungai, Gema Espinosak gidatuta. Aktualitate gaiak ez ezik, Arabako geografian barrena bidaia egiteko gonbitea luzatuko diete entzuleei Historias de cerca atal berriarekin. Besteak beste, Kuartango, Zalduondo, Zuia edo Aranako bailarako istorioak eskainiko dituen erreportaje sorta izango da. Gainera, Arabako OSIaren Loaren Unitatearen eskutik, lo hartzeko arazoak dituzten pertsonen kasuak eta tratamenduak ezagutuko dituzte.
Bestalde, igandeetan, 11:30ean, Radio Vitoriak "Historias de Álava" saioa eskainiko du Isabel Mellén historialariak aurkeztuta. Ondoren, 12:00etatik 13:00etara, Aratz Goikoetxearen "3 Canciones y Una Vida" saioak hiru elkarrizketa eskainiko ditu. Asteburuetako arratsaldeetan, gainera, Mari Jose Villaverdek gidatutako "Kairos y Kronos" elkarrizketa tartea eskainiko dute 18:00etatik 19:00etara, eta 19:00etatik aurrera, ordu tarte honetako programa klasiko batekin jarraituko dute: Curro Velazquez-Gazteluren "Apertura Flamenca" saioa.
Gaztea
"Dida Fresh"ek udako goizak alaituko ditu Gaztean. Telleria anaiek gidatuko dute goizetako saioa uztailean, eta Xabin Fernandezek abuztuan, musikarik freskagarriena eta girorik onenarekin. Gainera, nazioarteko hit-ek eta euskal musikarik onenak osatuko dute Gaztearen eguneko musika eskaintza.
Dida Fresh. Gazteako Udako Programazioa
Uda Ikastaroen jarraipena
Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroek EITB irratien arreta bereganatuko dute. Ikastaro eta ekimen ezberdinen berri emateko, urtero bezala, EITBko irratiek set berezia izango dute Miramar jauregian.
Euskadi Irratiak kronika laburra egingo du egunero "Faktoria" eta "Mezularia" albistegietan, eta, astean behin tarte berezia zabalduko du "Faktoria" magazinean gai konkretuak patxadaz aztertzeko.
Radio Euskadik, bere aldetik, gauero UPV/EHUren Uda Ikastaroen 40. edizioaren egunez eguneko laburbilduma egingo du 21:00etan "Ganbara" saioaren barruan.

