Ainhoa eta Jox bikotea Erronkariko biziaz eta hizkeraz aritu dira Alaia Martinekin. Enekok, berriz, Urzainkiko dinamikaz eta Argonz etxeaz hitz egin du, eta Txaro, Jone eta Goizargi Erronkaribarreko bizimoduaz, ohiturez eta harremanez.
Antxon Basurko erretiratu aktiboak hitz egin dio Alaia Martini Donibaneko haurtzaroaz. Gainera, Eneko Sistiaga portuko langilea herriko ohiturez aritu da eta Maitane Sein eta Ane Arbillaga, berriz, gaztaroaz eta herriko biziaz.
Krispin artzainarekin izan da Alaia Martin. Gainera, Gontzal alkate ohiarekin hitz egin du, baita Uxune zientzilariarekin eta bere ahizpa Iratxerekin, oilategi ekologikodunarekin, ere.
Aintzanek hitz egin dio Alaia Martini Gebarako historiaz. Hodei, berriz, eskolaren sorreraz aritu da, eta Susana inguruneko zerbitzuez. Azkenik, Amaia Gabilondo Garaion sormen guneaz.
Garazi Astrain Agirrezabala eta Irati Zapirain gazte feministak ezagutu ditu Alaia Martinek, baita Fermin eta Felix baserritarrak ere. Gainera, Lorena Uriarte eta Joseba Elduaien herriko zerbitzuez aritu dira, eta Manu Olano, ondareaz.
Asier Rubio Aiara inguruaz eta sortzaile izateaz aritu da Alaia Martinekin. Bestalde, Iratxe Parro Llantenoko alkatea inguruneaz, eta Felix Mugurutza inguruneko bitxikeriez.
Josune eta Maren, Berekoetxe jatetxeko ama-alabak ezagutu ditu Alaia Martinek. Gainera, Joxe Anjel gorritiar petoa eta Julio Soto Ezkurdia bertsolaria izan ditugu bidelagun.
Itziar Biguri alkatearekin izan da Alaia Martin. Gainera, Juanjo Sanzek ondare historikoaz hitz egin digu, eta Koldo, berriz, musikaz eta herri giroa. Marijo Imaz nekazaritza alorraz aritu zaigu eta Karra gazte mugimenduaz.
Alaia Martinek Etchebarne ostatuko Jerome ezagutu du. Serge Harrisgain aritu zaigu herrigintzaz, eta Nahia Zubeldia abeslari ziburutar lekorneartua ere izan dugu gonbidatu.