Itxi

EITB TALDEA

Audientziak

"Safe" telesailaren estreinaldia lider izan da bere ordu tartean

EITBMEDIA

% 10,4ko audientzia-zatia lortu dute minisailaren lehenbiziko lau atalek larunbat gauean.

  • Telesailaren irudi bat

    Telesailaren irudi bat

Larunbat gauean ETB2n estreinatutako "Safe" telesaila lider izan da bere ordu tartean. Lehenebiziko lau atalek, batez beste,  % 10,4ko audientzia-zatia lortu dute, eta 80.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu dute Euskadin eta eragin eremuan. 

Safe (2018) Harlan Cobenen eleberri batean oinarritutako telesaila da, eta Michael C. Hall, Amanda Abbington, Hannah Arterton eta Marc Warren ditu protagonista, besteak beste.

Inor ez da dirudiena. Protagonista guztiek sekretuak ezkutatzen dituzte eta horietako askok iragan iluna dute. Bere alaba nerabearen desagerpena dela eta, Tom Delaney kirurgilari pediatrikoa bere inguruko jenderen inguruan ez zekizkien kontuak ezagutzen hasiko da. Tomek emaztea galdu zuen minbiziaren ondorioz, eta bi alaba nerabeekin batera Erresuma Batuko luxuzko bizitegi-auzo batean bizi da. Alaba nagusia desagertzeak lasaitasunik eza eragingo du komunitate osoan.