Itxi

EITB TALDEA

EITB Irratiak

"Distrito Euskadi" Radio Euskadi-Radio Vitoriako irratsaioa Gasteiztik egingo da ostiralean

EITB Media

Herritarrengandik hurbil egoteko helburuari eutsiz, Estibaliz Ruiz de Azua eta bere lan-taldea Plaza Berritik arituko dira zuzen-zuzenean hiru orduz.

  • Estibaliz Ruiz de Azuak aurkezten du "Distrito Euskadi"

    Estibaliz Ruiz de Azuak aurkezten du "Distrito Euskadi"

Joan den irailaren 6az geroztik, Radio Euskadik eta Radio Vitoriak arratsaldeko magazine berria dute: "Distrito Euskadi". Estibaliz Ruiz de Azuak gidatzen duen irratsaioak herritarrengandik hurbil egotea du helburu, euskal gizartearen ahotsa entzun eta zabaltzea. Ostiral honetan, urriak 1, Gasteiz eta Araba protagonista hartuta, saio berezia egingo dute Andre Maria Zuriaren plazatik.

José Ángel Cuerda izango du gonbidatu Estibaliz Ruiz de Azuak. 20 urtez (1979-1999) Gasteizko alkate eta Euskadiko politikagintzan erreferente izan zen gizona hurbiletik ezagutzeko parada izango dute Radio Euskadi eta Radio Vitoriako entzuleek.

Pandemiaren inguruko solasaldia ere antolatu dute, Araba ESIko paziente izan diren hainbat herritarrekin eta bertako hainbat langilerekin: Sebastián Iribarren Medikuntza eta Zainketa Intentsiboetako Kudeaketa Klinikoko Unitateko burua eta Rocío Barreira psikologo klinikoa.

Susana Alegría psikologoa eta Sonrisólogos gobernuz kanpoko erakundeko kidea elkarrizketatuko dute. Halaber, "Distrito Euskadi"ko ohiko bi atal ere izango dituzte: Antonio Altarriba idazle eta katedradunaren tartea eta Brigada, gai beraren inguruan bi ikuspegi eskaintzen dituen tartea.

Ainhoa Larrañaga abeslariaren musikarekin osatuko dute ostiral honetako emanaldi berezia, Gasteizko Plaza Berritik, 16:00etatik 19:00etara bitartean.

Entzuleekin elkartuko da Radio Vitoria egunotan

Radio Vitoriak, bere programazioa ezagutzera emateko antolatutako ekimenaren baitan kokatzen da "Distrito Euskadi"ren emanaldi berezia. Horrela, bada, Arabako irrati dekanoaren beste hainbat irratsaio ere kaletik egingo dira egunotan: gaur arratsaldean, Arabako kontzeju, udalerri eta koadrilen egunerokotasuna biltzen duen "Herrian" saioa Larreatik egingo du Unai Ugartek. Ostiral goizean, Pilar Ruiz de Larreak gidatzen duen "Radio Vitoria Gaur Magazine" saioa Plaza Berrian izango da eta larunbat goizean, Aratz Goikoetxearen eskutik aktualitatea, dibulgazioa eta entretenimendua uztartzen dituen "Déjate Llevar" asteburuko saioa Santxo Jakitunaren kalera joango da.