Itxi

EITB TALDEA

Saria

Ondas Saria, EITBPodkast plataformako "Lokatza" podcastarentzat

EITB Media

"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da, eta Ainara Lasak, Amagoia Gurrutxagak, Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek sortu dute. Maiatzaren 24an egingo da sari banaketa.

  • EITBPodkast plataformako "Lokatza" podcastarentzat Ondas Saria

    EITBPodkast plataformako "Lokatza" podcastarentzat Ondas Saria. Irudia: premiso Ondas

EITBPodkast plataformako "Lokatza" podcastak Ondas Saria irabazi du Ondas Podcast lehiaketaren lehen edizioan, hizkuntza koofizialetan podcast onenaren atalean. Egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da "Lokatza", "mundua lokatzetan jartzekoa". Ainara Lasak, Amagoia Gurrutxagak, Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek sortu dute.

Ahotsa, sormena, boterea, desioa, epika, etxea, bidaia eta gatazka dira zortzi ataletan jorratutako gaiak. Ikuspegi feministatik egindako elkarrizketak, musika eta hausnarketak. Besteak beste, Arantxa Urretabizkaia, Begoña del Teso, Uxue Iturrate "Ningra", Ainize Madariaga eta Arantzazu Loidi elkarrizketatu dituzte. Denboraz kanpoko edukiak denak, estalkirik eta distortsiorik gabe sakontzeko.

Musika aukeraketa Maider eta Leire trikitilariena da, eta sintonia, berriz, Mursegok sinatu du, Lourdes Iriondoren "Hala ere" abestiaren moldaketarekin. Soinu edizioa Joxe Alkainena da.

Ondas Podcast lehiaketaren lehen edizioa

Ondas Podcast lehiaketaren lehen edizioak "Lokatza" podcastarentzat izan da hizkuntza koofizialaren kategorian. Adituen aburuz, "podcastak EITBren apustu sendoa eta irmoa erakusten du emakumeek beren hedabideetan narratiba libreak erabil ditzaten. Podcasta erabiliz perspektiba ikuspegia duten gaiak jorratzea ahalbidetzen dela erakusten da. Baliabide berriak erabiliz, halaber, hizkuntza aberasten da".

PRISA Audiok eta Cadena SERek antolatzen dituzte sariak, Spotifyren laguntzarekin, eta maiatzaren 24an egingo da sari banaketa Malagako Soho CaixaBank antzokian. Gaztelaniazko podcast industriari eta bertako profesionalei ikusgarritasuna ematea dute sariok helburu. 15 herrialdetako 888 hautagaitza aurkeztu dira, eta 19 izan dira lan sarituak.

Urtero Cadena SER irrati kateko Ràdio Barcelonaren bidez PRISAk banatzen dituen Ondas sarien arrastoari jarraitzen diote saio hauek.

'Lokatza'

'Lokatza'

EITBPodkast

Gero eta eskaintza zabalgoa du audio edukiak biltzen dituen EITBren plataformak. Gaika banatuta daude bertan edukiak, bost arlotan antolatuta: jakintza, bizitza, musika, kirola eta aisia-fikzioa. Gainera, EITBPodkast plataformak euskarazko audio-liburuak eskaintzen ditu, eta soinu-fikzio arrakastatsuak ere baditu. EITBPodkasten eskaintza osoa plataformaren webgunean aurkitu daiteke. Horrez gain, telefono mugikorrean zuzenean entzun daiteke edo/eta audioak bertara jaitsi, eta edukietara harpidetzeko aukera ere badago. EITB Nahieran app-aren bidez ere aurkitu ahal da lotura atarira sartzeko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB