Itxi

EITB TALDEA

Ukraina

"Faktoria" eta "Boulevard" irratsaioak, Ukrainako mugan

EITB Media

Ostegunean eta ostiralean, Euskadi Irratiko Iñaki Guridik eta Mikel Rotaetxek, eta Radio Euskadiko Xabier Garcia Ramsdenek eta Maider Martinek bertatik bertara eman dute Ukraina eta Poloniaren arteko mugan gertatzen den guztiaren berri.

  • Iñaki Guridi, Ukrainan

    Iñaki Guridi, Ukrainan

Ostegunean eta ostiralean, Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko lankideek Ukrainako mugatik eman dute gatazkaren azken orduaren berri. "Faktoria"ko Iñaki Guridi eta Mikel Rotaetxe eta "Boulevard"eko Xabier Garcia Ramsden eta Maider Martin Ukraina eta Poloniaren arteko mugatik aritu dira.

Xabier Garcia Ramsdenek ostegun eta ostiralean aurkeztu ditu "Boulevard" irratsaio bereziak Ukrainako mugatik, gatazkarekin lotutako eduki, elkarrizketa eta solasaldiekin.

Euskadi Irratiko "Faktoria"k ere Ukrainako gaztakaren inguruko saioak eskaini ditu bi egunetan: ostegunean zuzeneko konexioak eta ostiralean saio berezia egin dute Przemysl herritik.

EITBko irratietako kazetariak ostegunetik lanean aritu dira Polonia eta Ukraina arteko mugan. Ukrainatik ihes egiten ari direnekin hitz egin dute, behin behineko arreta emateko Poloniako gobernuak antolatutako guneetan egon dira, eta Europak errefuxiatuak hartzeko dituen mekanismoak aztertu dituzte. Mugan bizi den egoeraren argazkia egiten ari dira, testigantzak eta istorioak biltzen.