Faktoria
Ukraina-Errusia gatazka
Irina: "Gure aitak Mundu Gerran nazien aurka egin zuen borroka, bizirik balego ezingo luke hau eraman"
OIhane Yustos | EITb Media
Ukrainako muga ondoan, Przemysl herriko tren geltokian atseden hartzen aurkitu du Iñaki Guridik Irina, 71 urteko ukrainarra. Alaba eta bi biloba hartuta ihesean atera dira. Frontean utzi ditu beste bi senide, 24 eta 28 urteko beste bi biloba.
-
Irina 71 urteko errefuxatu ukrainarra
12:42 min
Galderak ditu 71 urteko Irinak: "Nire aitak Bigarren Mundu Gerran faxismo eta nazismoaren aurka aritu zen. Zertarako? Haserretzen nau egoera honek". Haserretzen du batez ere, bere hitzetan, "Ukraina herrialde independentea' dela eta ez Ruskimir, Errusiaren mundua. 'Bakea, garapena, ondasuna nahi duten herria".
Nekatuta dago Irina. Alaba eta bi biloba gazteekin bidea luzea egin eta muga ondoan dagoen Przemysl herriko tren geltokira iritsi da. Epe laburreko helburua zehaztua du, "momentuz Polonian geratzea da asmoa. Saiatuko gara lanen bat aurkitzen, bizi ahal izateko dirua lortzeko", baina ez du betirako atzerrian gelditu nahi, 'bueltatu nahi dugu gure herrira. Lehen bait lehen, Ukraina toki segurua den bezain laster'. Atzean utzi dituzten beste bi bilobekin bat egiteko. 28 eta 24 urteko gazteak, frontean gelditu dira Ukrainiako miliziarekin lanean. Urduri dagoela aitortu dio Iñaki Guridiri baina, "benetan harro, Ukrainaren alde ari direlako".