Ukrainako gerra

1 / 30 Hurrengoa
Leon XIV.a aita santuak Zelenski hartu du bere aitasantutzaren hasierako mezaren ondoren

Leon XIV.a aita santuak Zelenski hartu du bere aitasantutzaren hasierako mezaren ondoren

Zelenski JD Vance AEBko presidenteordearekin ere bildu da Erroman. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta Roberta Metsola Europako Ganberako presidenteak Leon XIV.a aita santuak bakearen alde igande honetan emandako mezua azpimarratu dute.
Putini eta Zelenskiri deituko die Trumpek astelehenean gerraren bukaera negoziatzeko

Putini eta Zelenskiri deituko die Trumpek astelehenean gerraren bukaera negoziatzeko

"Egun emankorra izatea espero dugu, su-etena adostea eta inoiz piztu behar ez zen gerra bortitz honekin amaitzea", adierazi du Truth Social plataforman.
Errusiak gutxienez bederatzi zibil hil ditu Ukrainan, Istanbulgo elkarrizketen biharamunean

Errusiak gutxienez bederatzi zibil hil ditu Ukrainan, Istanbulgo elkarrizketen biharamunean

Kremlinek atea ireki dio gaur Putinen eta Zelenskiren arteko balizko goi-bilerari, "aurreakordioak" adosten badira lehenago, tartean su-etenerako baldintzak. Zelenskik esan du Errusiak, su-etena ezarri beharrean, hiltzen jarraitzeko aukeraren alde egin duela.
Errusiak eta Ukrainak adostu dute su-eten planak aurkeztea eta 2.000 preso trukatzea

Errusiak eta Ukrainak adostu dute su-eten planak aurkeztea eta 2.000 preso trukatzea

"Ukrainak eskatu digu bi estatuburuen arteko negoziazio zuzenak egotea. Proposamena kontuan hartuko dugu", esan du Kremlinaren ordezkariak. Bestalde, bi aldeen arteko konfiantza ariketa betean, Moskuk eta Kievek iragarri dute "datozen egunetan" trukatuko dituztela presoak.
Bi ordu baino gutxiago iraun du Errusiaren eta Ukrainaren arteko negoziazio bilerak

Bi ordu baino gutxiago iraun du Errusiaren eta Ukrainaren arteko negoziazio bilerak

Bilera bukatu berritan, Ukrainako Suspilne telebista publikoak esan du negoziazioak "etenaldian" daudela orain.
Errusiaren eta Ukrainaren arteko lehen bilerak bi ordu baino gutxiago iraun du

Errusiaren eta Ukrainaren arteko lehen bilerak bi ordu baino gutxiago iraun du

Gerrari irtenbide negoziatu bat aurkitzen saiatzeko 2022tik egin den lehen bilera zuzena da. Errusiak baldintza gisa jarri du Ukrainak bere tropak erretiratzea Moskuk inbasioan anexionatu dituen lau eskualde ukrainarretatik. Kievek ez du onartu eskaera hau.

2022tik bildu gabe egon ostean, Istanbulen negoziatzen ari dira Errusia eta Ukrania

2022tik bildu gabe egon ostean, Istanbulen negoziatzen ari dira Errusia eta Ukrania

Irekiera hitzaldian, Turkiako Atzerri ministro Hakan Fidanek eskatu du "aukera hau aprobetxatzea bakea lortzeko bidean aurrera egiteko", eta erantsi du "Errusiaren eta Ukrainaren asmo onari esker etapa berri bat hasi ahal izan dutela".

Zelenskik ez du parte hartuko Istanbulgo negoziazioetan, Putinek uko egin baitio

Zelenskik ez du parte hartuko Istanbulgo negoziazioetan, Putinek uko egin baitio

Rustem Umerov Defentsa ministroa izango da, horrenbestez, Ukrainako ordezkaritzaren burua. Errusiak Vladimir Medinski presidentearen aholkularia bidali du Turkiara, negoziazio taldeko buru bezala. AEBren izenean, Marco Rubio estatu-idazkaria egongo da.
Kremlinek ez du 30 eguneko su-etena onartu, isun mehatxuak onartezinak direlako

Kremlinek ez du 30 eguneko su-etena onartu, isun mehatxuak "onartezinak" direlako

"Ultimatum hizkera onartezina da. Ezin da Errusiarekin modu horretan hitz egin", adierazi du Dmitri Peskovek, presidentearen bozeramaileak.
Ostegunean Putinekin biltzeko prest agertu da Zelenski

Ostegunean Putinekin biltzeko prest agertu da Zelenski

"Maiatzaren 12tik aurrera su-eten osoa eta egiaztagarria espero dugu, diplomaziarako oinarri nahikoa egon dadin. Ez du zentzurik hilketak luzatzeak. Eta Putinen zain egongo naiz ostegunean Istanbulen. Errusia aitzakia bila ez ibiltzea espero dut", adierazi du X sare sozialean.
Ayestaran: ''Helburua da bermeak lortzea, hemendik urte batzuetara gerra egoera batera itzul ez gaitezen''

Ayestaran: ''Helburua da bermeak lortzea, hemendik urte batzuetara gerra egoera batera itzul ez gaitezen''

Mikel Ayestaran ETBko berriemaileak Turkiatik azaldu duenez, Donald Trump AEBko presidentearen presioa ezinbestekoa izango da bai Putinek bai Zelenskik gerra gelditzea onartu dezaten.

Putinek negoziazio zuzenak egitea proposatu dio Ukrainari maiatzaren 15etik aurrera Istanbulen

Putinek negoziazio zuzenak egitea proposatu dio Ukrainari maiatzaren 15etik aurrera Istanbulen

Ez du elkarrizketa hasteko baldintzarik jarri. Zelenskik, Macronek lehenago egin duen moduan, esan du hitz egiten hasteko, lehenik eta behin, su-etena izan behar dela. Trumpek txalotu egin du Errusiaren proposamena.
Putinek negoziazio zuzenak proposatu dizkio Zelenskiri, maiatzaren 15etik aurrera Istanbulen

Putinek negoziazio zuzenak proposatu dizkio Zelenskiri, maiatzaren 15etik aurrera Istanbulen

Ez du elkarrizketa hasteko baldintzarik jarri. Zelenskik esan du hitz egiten hasteko, lehenik eta behin, su-etena izan behar dela, baina Moskuk azpimarratu aurretik elkarrizketak abiatu behar direla.

Frantziak, Erresuma Batuak, Alemaniak eta Poloniak zigorrak jarriko dizkiote Putini, su-etena deitzen ez badu

Frantziak, Erresuma Batuak, Alemaniak eta Poloniak zigorrak jarriko dizkiote Putini, su-etena deitzen ez badu

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak azaldu duenez, astelehenean bertan sartu beharko luke indarrean su-etenak, eta AEB arduratuko litzateke betetzen dela egiaztatzeaz. Errusiako Gobernuak erantzun du ez dela zigorren beldur.
Frantziako, Erresuma Batuko, Alemaniako eta Poloniako buruzagiak Kieven dira, Ukrainari babesa adierazteko

Frantziako, Erresuma Batuko, Alemaniako eta Poloniako buruzagiak Kieven dira, Ukrainari babesa adierazteko

Bat egin dute Trumpen bake-akordiorako deiarekin, eta Errusiari eskatu diote "esfortzu diplomatikoak oztopatzeari utzi" eta "30 eguneko baldintzarik gabeko su-eten osoa onar" dezala, "bake justu eta iraunkorrari buruzko elkarrizketetarako espazioa sortzeko".
Errusiak indar militar erakustaldia egin du Garaipenaren Eguneko desfilean

Errusiak indar militar erakustaldia egin du Garaipenaren Eguneko desfilean

Sobietar Batasunak Alemania naziaren aurka 1945eko maiatzaren 9an II. Mundu Gerran lortutako garaipena ospatzeko, desfile militarra egin dute Moskuko Plaza Gorrian. Errusiako 11.500 soldadu baino gehiagok parte hartu dute, tartean Ukrainak borrokatzen ari diren 1.500 inguruk, Putinen begiradapean.

Indarrean da Errusiak alde bakarrez Ukrainan ezarritako hiru eguneko su-etena

Indarrean da Errusiak alde bakarrez Ukrainan ezarritako hiru eguneko su-etena

Bigarren Mundu Gerra amaitu zeneko 80. urteurreneko ospakizunak direla eta ezarri du Putinek menia. Ukrainak ez du bat egin.
Chernobil Elkarteak premiazko deialdia egin du EAEn uda honetan ukrainar adingabeak hartzeko

Chernobil Elkarteak premiazko deialdia egin du EAEn uda honetan ukrainar adingabeak hartzeko

Elkarteak tramiteak aste honetan bete behar ditu Txernobylgo eremutik etorriko diren haurrei harrera bermatzeko.
Ukrainak gerra-hegazkin bat suntsitu du itsas drone batekin lehen aldiz

Ukrainak gerra-hegazkin bat suntsitu du itsas drone batekin lehen aldiz

Errusiak ez du gertakaria baieztatu, baina larrialdi-egoera ezarri du Novorosiisk hirian, bart ukrainar droneen eraso bortitza jaso baitu, Moskuren esanetan.
AEBk eta Ukrainak akordioa itxi dute baliabide mineralak ustiatzeko

AEBk eta Ukrainak akordioa itxi dute baliabide mineralak ustiatzeko

Bi herrialdeek Ukraina berreraikitzeko inbertsio funtsa sortuko dute, eta erdi bana banatuko dituzte Ukrainako baliabide mineralen truke lortutako irabaziak, batez ere mineral arraroak salduta lortutakoak. Azken horiek gako dira industria teknologikoarentzat.
Ukrainak AEBrekin bere baliabide naturalei buruzko akordioa sinatzea espero du datozen orduetan

Ukrainak AEBrekin bere baliabide naturalei buruzko akordioa sinatzea espero du datozen orduetan

Ukrainako lehen ministroaren hitzetan, akordioaren azken bertsioa "bidezkoa" eta "positiboa" da bi aldeentzat. Hala ere, funts bateratua Washingtonek kontrolatuko du eta, CNNren arabera, akordioak ez du segurtasun berme zehatzik aurreikusten.
Putinek iragarri du hiru eguneko su-etena egin behar duela, maiatzaren 8tik 11ra

Putinek iragarri du hiru eguneko su-etena egin behar duela, maiatzaren 8tik 11ra

Hiru eguneko su-etenak bat egingo du Errusiak maiatzaren 9an ospatzen duen Garaipenaren Egunarekin.
Trumpek eta Zelenskik bilera oso emankorra egin dute Erroman, Frantzisko aita santuaren hiletaren aurretik

Trumpek eta Zelenskik bilera "oso emankorra" egin dute Erroman, Frantzisko aita santuaren hiletaren aurretik

Ukrainako presidenteak "historikotzat" jo du batzarra. Zelenskik Trumpek planteatutako bake baldintzak onartzeko orduan duen erreparoa dela eta, bi herrialdeen arteko harremanak tirabiratsu izaten ari diren une batean gertatu da.
Errusiako goi agintari bat hil da Moskutik gertu bonba-auto baten eztandaren ondorioz

Errusiako goi agintari bat hil da Moskutik gertu bonba-auto baten eztandaren ondorioz

Atentatua Errusiako hiriburuaren ekialdean eraikitako urbanizazio bateko patioan gertatu da, militar erretiratuentzat egina. Ikertzaileak eta beste agente batzuk bertaratu dira, atentatua nola gertatu den ikusteko.

Kieveko alkateak uste du lurraldeak lagatzea gerraren amaierarako irtenbidea izan daitekeela

Kieveko alkateak uste du "lurraldeak lagatzea" gerraren amaierarako "irtenbidea" izan daitekeela

Steve Witkoff AEBko agintaria Moskura iritsi da Kremlinekin Etxe Zuriaren bake planari buruz hitz egiteko.
Lavrovek ziurtatu du AEBkin Ukrainari buruzko akordiorako prest dagoela Kremlina

Lavrovek ziurtatu du AEBkin Ukrainari buruzko "akordiorako prest" dagoela Kremlina

Bide beretik, Donald Trump atzo "baikor" agertu zen, eta aditzera eman zuen Ukrainaren eta Errusiaren arteko akordioa ixtear egon daitekeela.
Trump: Ez nago pozik Errusiak Kievi egindako erasoekin. Vladimir, ASKI DA!

Trump: "Ez nago pozik Errusiak Kievi egindako erasoekin. Vladimir, ASKI DA!"

Agintari estatubatuarrak gaitzetsi egin du Errusiak Kieven aurka misilekin eta droneekin egindako erasoa. "Astean 5.000 soldadu hiltzen dira. Lor dezagun bake akordioa!", gaineratu du handi-mandiak Truth Social sarean.
Su-etenerako proposamena mahai gainean, Errusiak azkenaldiko Kieven aurkako erasorik handiena egin du

Su-etenerako proposamena mahai gainean, Errusiak azkenaldiko Kieven aurkako erasorik handiena egin du

Ukrainako agintarien arabera, bederatzi pertsona hil dira eta 70 baino gehiago zauritu dira Ukrainako hiriburuko hainbat auzotan.
Trumpek akordioa oztopatzea egotzi dio Zelenskiri, ez duelako onartu Krimea Errusiaren lurralde izatea

Trumpek akordioa oztopatzea egotzi dio Zelenskiri, ez duelako onartu Krimea Errusiaren lurralde izatea

"Inork ez dio eskatu Zelenskiri Krimea Errusiako lurralde gisa onar dezala, baina nahi badu, zergatik ez zuten borrokatu duela hamaika urte, Errusiaren esku utzi zutenean?", adierazi du buruzagi errepublikanoak bere sare sozialean.
'Kids' Guernica', mundu osoko haurren artean bakearen kultura sustatzen duen proiektua, Azkuna Zentroan

'Kids' Guernica', mundu osoko haurren artean bakearen kultura sustatzen duen proiektua, Azkuna Zentroan

Hiroshimako bonbardaketatik osorik ateratako biolin batekin hasi dute erakusketa. Picassoren Guernica oinarri, Ukrainako eta Japoniako neska-mutilek margotutako bi horma-irudik osatzen dute erakusketa.

Errusiak aire-erasoei berrekin die Ukrainan, Pazko Ortodoxoa dela eta su-etena ezarri ondoren

Errusiak aire-erasoei berrekin die Ukrainan, Pazko Ortodoxoa dela eta su-etena ezarri ondoren

Bien bitartean, Donald Trump AEBko presidenteak esan du Errusiak eta Ukrainak aste honetan Ukrainako gatazka amaitzea espero duela.
Ukrainak eta Errusiak bake akordioa aste honetan bertan sinatzea espero duela esan du Trumpek

Ukrainak eta Errusiak bake akordioa aste honetan bertan sinatzea espero duela esan du Trumpek

Igandeko 23:00etan amaitu da Putinek Pazko ortodoxoaren harira iragarritako 30 orduko su-etena. Zelenskik esan du aire bidezko erasoetan bakarrik bete duela Errusiak agindutakoa eta gerrako arlo horretan su-etena 30 egun gehiagoz luzatzea eskatu du.
Errusiak erasoekin jarraitzen duela salatu du Zelenskik

Errusiak erasoekin jarraitzen duela salatu du Zelenskik

Errusiako Defentsa Ministerioak, bestalde, Ukrainari egotzi dio Donetsk eskualdeko bere lurrei eraso egin izana, 30 orduko su-etena urratuz, eta Ukrainak erantzun dio erasoak "faltsutzen" ari dela.
Zelenskik Putinen su-etena onartu du, baina apirilaren 20tik aurrera beste 30 egunez luzatzea proposatu du

Zelenskik Putinen su-etena onartu du, baina apirilaren 20tik aurrera beste 30 egunez luzatzea proposatu du

Vladimir Putin Errusiako presidenteak aldebakarreko su-etena iragarri du larunbat honetan Ukrainarentzat, Pazkoa dela eta. Su-etena arratsaldeko 18:00etan sartu da indarrean (Moskuko ordua, 17:00ak Euskal Herrian) eta apirilaren 21eko gauerdira arte luzatuko da (igandeko 23:00ak hemen).
Indarrean da Putinek Pazko ortodoxoaren harira iragarritako 30 orduko su-etena

Indarrean da Putinek Pazko ortodoxoaren harira iragarritako 30 orduko su-etena

Su-etena arratsaldeko 18:00etan sartu da indarrean (Moskuko ordua, 17:00ak Euskal Herrian) eta apirilaren 21eko gauerdira arte luzatuko da (igandeko 23:00ak hemen). Ukraina ez da Errusiaz fio, eta "egitateak" espero ditu.
Ukrainak eta Errusiak konpromisorik erakutsi ezean, negozioazioak uztearekin mehatxu egin du AEBk

Ukrainak eta Errusiak konpromisorik erakutsi ezean, negozioazioak uztearekin mehatxu egin du AEBk

Bestalde, Ukraina eta Estatu Batuak apirilaren 26a baino lehen iritsiko dira, dena ondo bidean, mineralak ustiatzeko akordiora, eta hortik aurrera "lehenbailehen" sinatuko dute.
Ukrainako negoziazioei buruzko eztabaidak abiatu ditu Macronek Rubio eta Witkoffekin

Ukrainako negoziazioei buruzko eztabaidak abiatu ditu Macronek Rubio eta Witkoffekin

Frantziako presidentea Trumpekin harremanetan izan da azken asteotan, eta Erresuma Batuarekin ere, "boluntarioen koalizioa" deiturikoa martxan jartzeko.
Gutxienez 34 hildako eta 117 zauritu eragin ditu Errusiak Ukrainako Sumi hirian, misil balistikoak botata

Gutxienez 34 hildako eta 117 zauritu eragin ditu Errusiak Ukrainako Sumi hirian, misil balistikoak botata

Hiriaren erdialdean izan da erasoa eta biktima guztiak zibilak dira. Duela hiru urte inbasioa hasi zenetik, Errusiak zibilen aurka egindako bonbardaketa gogorrenetakoa izan da. Zelenskik "irmoki erantzun" dezala eskatu dio nazioarteari. EBk eta NATOk gogor gaitzetsi dute gertatutakoa.
Putinek proposatu du Zelenski kargutik kentzea eta Ukrainan behin-behineko gobernua osatzea

Putinek proposatu du Zelenski kargutik kentzea eta Ukrainan "behin-behineko" gobernua osatzea

Errusiako presidenteak Ukrainan NBEk eta AEBk babestutako "behin-behineko" gobernua eratzea defendatu du, hauteskundeak deitu eta gobernu berria osatu ondotik bakea lortzeko negoziazioak abiatu ahal izateko.
Macronen esanetan bake-indar bat egongo da Ukrainan, eta AEBren babesa nahi du

Macronen esanetan "bake-indar" bat egongo da Ukrainan, eta AEBren babesa "nahi" du

Boluntarioen Koalizioak Errusiari zigorrak mantentzea adostu du, baita Ukrainan misio militar franko-britainiar bat martxan jartzea ere, "bakeari eusteko" eta azpiegitura gakoak babesteko 20.000 soldadu bidalita. Helburu bakarra Errusia Ukrainaren aurkako eraso berriak egitetik aldentzea da.
1 / 30 Hurrengoa

  • Zelenski albisteak

    Zelenski albisteak

    Volodomir Zelenskik egindako adierazpenak eta Ukrainako Gobernuaren eta presidentearen azken albisteak

Nazioartea Informazio gehiago Nazioartea

Ukraina Twitterren