Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

EITBren hedabideak, erreferente hauteskunde gauean

EITB Media

813.000 ikus-entzulek bat egin zuten ETB2ko saio bereziarekin; eta 205.000 pertsonek ETB1ekoarekin. ETB2 gaueko liderra izan zen, % 21eko kuotarekin. Gainera, ETB2 eguneko katerik ikusiena izan zen Euskadin, % 16ko kuotarekin.

  • Hauteskundeak

    Hauteskundeak

EITBren hedabideak erreferente izan ziren maiatzaren 28ko hauteskunde gauean. ETBren saio bereziek audientziaren babes zabala lortu zuten eta 893.000 ikus-entzulek bat egin zuten Euskal Telebistako emanaldi bereziekin. Hauteskunde gaueko ordu tarte-nagusian, 21:00etik 23:00etara, emaitza gehienak ezagutzera eman ziren unearekin bat datorren tartean, ETB1ek eta ETB2k % 30,4ko audientzia zatia lortu zuten.

ETB2n Africa Baetak, Xabier Ormazabal eta Juan Carlos Etxeberriak gidatutako saioa gaueko liderra izan zen % 21ko kuotarekin, eta 813.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan; gainera, ETB2 eguneko katerik ikusiena izan zen Euskadin, % 16ko kuotarekin.

Bestalde, 205.000 pertsonek bat egin zuten Nerea Reparazek eta Xabier Usabiagak ETB1en aurkeztutako programarekin.

Audientzia datu bikainak eitb.eus-en

eitb.eus webguneak ere audientzia datu bikainak lortu zituen, eta 250.335 erabiltzaile bakar bereganatu zituen, igande bateko ohiko audientzia bikoiztuta. Horri gehitu behar zaizkio EITBren appetako datuak: 16.000 erabiltzaile EITB Albisteak appean eta 18.000 EITB Nahieran appean. Gainera, 21.000 erabiltzailek egin zuten bat ETB1 eta ETB2ko saioekin streaming bidez zuzeneko emisioan.