Itxi

EITB TALDEA

Batzen gaituzten emozioak

EITBren 3 kluba eta "Go!azen" Araba Euskaraz jaian izango dira gaur

EITB MEDIA

1.gunean izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. Gainera, 17:00etatik aurrera, "Go!azen: Karaokea" emanaldia ikusteko aukera izango da, EITBren eskutik.

  • Araba Euskaraz

    Araba Euskaraz

EKIN lelopean, igande honetan, ekainak 11, ospatuko da 2023ko Araba Euskaraz jaia, Olarizun; eta, ohi bezala, EITBk txoko berezia izango du bertan, kasu honetan 1.gunean, Lautada izenekoan. Bertan kokatuko da 3 klubaren espazioa, eta klubeko kide egiteko aukera egongo da 11:00etatik 18:00etara.

Horrez gain, 17:00etatik aurrera "Go!azen: Karaokea" emanaldia eskainiko du EITBk eta, telesaileko hiru aktoreren eskutik, abestu eta dantzatzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Batzen gaituzten emozioak

Urtero bezala, EITB Ikastolen Elkarteko ospakizunetan bidelagun eta babesle nagusi izango da, bi entitateen arteko aliantza berretsita. Hala, EITBren medioek Araba Euskaraz jaiko jarduera eta ekitaldien berri emango dute, telebistan, irratian zein webgunean.