Itxi

EITB TALDEA

Saria

Jakitea elkartearen Mikel Corcuera Kazetaritza saria jaso du ETBko "Sustraia" saioak

EITB Media

Rafa Gorrotxategi elkarteko presidenteordearen eskutik jaso zuen garaikurra Josu Butron programaren zuzendariak astelehen arratsaldean Adunako Zabala sagardotegian egindako ekitaldian.

  • Josu Butronek Rafa Gorrotxategiren eskutik jaso zuen saria

    Josu Butronek Rafa Gorrotxategiren eskutik jaso zuen saria

Betiko euskal sukaldaritzaren alde lan egiten duen Jakitea elkarteak urteroko sariak banatu zituen astelehenean (uztailak 10) Adunako Zabala sagardotegian. Bertan, ETBko "Sustraia" saioak Mikel Corcuera Kazetaritza saria jaso zuen. Rafa Gorrotxategi elkarteko presidenteordearen eskutik hartu zuen garaikurra Josu Butron programaren zuzendariak. 

Gure betiko euskal sukaldeak sortutako platerak eta tradizioari eusteko asmoz, 32 sukaldariren artean sortutako elkartea da Jakitea. Inguruko eta sasoiko produktuak oinarri hartuta, errezeta tradizionalak berreskuratzea eta zabaltzea dute helburu. 

Hain zuzen ere, kalitatezko elikagaien atzean dagoen lanaren erakusleiho da "Sustraia" saioak. Izan ere, 30 urte baino gehiago daramatza emisioan, lurraldeko nekazaritza- eta arrantza-ekoizpena erakusten eta sustatzen, eta elikadura-kate osoaren garrantzia azpimarratzen. 

Aurtengo saridunak

Aurtengo saridunak

Jakitea elkartearen 10. urteurrenarekin bat egin zuen ekitaldian beste hamar sari eman zituzten: horien artean, plater, pintxo eta koktel tradizional onenak nabarmendu zituzten, baita hiru jatetxeren ibilbidea ere.