Itxi

EITB TALDEA

EITB Albistegiak

Abian da EITBko albistegien denboraldi berria

EITB Media

Erronka nagusietako bat ikasturte honetan egingo diren hauteskunde autonomikoak dira. Gainera, albistegiek kalera ateratzen jarraituko dute, eta albistea gertatzen den tokian egotea izango da helburua.

  • EITBko albistegietako lantaldea

    EITBko albistegietako lantaldea. Argazkia: EITB Media

EITBko albistegiek denboraldi berriari ekin diote astelehen honetan (irailak 11), edukian zein modernitatean euskal gizartean liderrak eta erreferenteak izaten jarraitzeko helburuarekin.

EITBko albistegiek jomugan izango dituzte ikasturte honetan egingo diren hauteskunde autonomikoak. Gainera, kalera irteten jarraituko dute, albistea dagoen lekuan egoteko. Horrekin batera, mahai gainean jarriko dituzte norberaren gaiak, hots, EITB Agenda, eta erreportaje taldearen bidez landuko dituzten edukiak.

EITBk crossmedia lantzen jarraituko du eta maila handiko emanaldi bereziak egiten hitzordu garrantzitsuetan. Bestalde, laster, ORAIN informazio zerbitzua jarriko du abian: WhatsApp bidez – sare sozial garrantzitsuena eta ezarpen handiena duena–, albiste erakargarri eta egiazkoen sistema bat eskainiko du, hain zuzen ere.

ETBko albistegietako lantaldea

ETBko albistegietako lantaldea

ETB1en, "Egun On" albistegi goiztiarrak denboraldia hasi du Odei Esnaola eta Irati Errandonearen eskutik. "Gaur Egun" Xabier Usabiagak aurkeztuko du eguerdian, Nerea Reparazek gauean eta Jonan Apaolazak asteburuetan. ETB2n, berriz, Africa Baetak, Juan Carlos Etxeberriak eta Xabier Ormazabalek jarraituko dute "Teleberri"ren edizio ezberdinen buru izaten. Joan den ikasturtea % 18,1eko kuotarekin amaitu zuen "Teleberri"k eta % 3,3ko datuarekin "Gaur Egun"ek.

Radio Euskadin, Xabier Garcia Ramsdenek  "Boulevard"en denboraldia hasi zuen joan den astean berrikuntza garrantzitsu batekin: entzuleek saioa ikusteko aukera dute, 07:00etatik 09:00etara, ETB2n eta eitb.eus-en.

Ikasturteari ekin diote, halaber, eguerdi zein gaueko albistegiek: "Crónica de Euskadi"k, Dani Alvarezekin, eta "Ganbara"k, Arantza Garciarekin. Asteburuetako "Crónica de Fin de Semana" tartearen gidaria Aitziber Bilbao da.

EITB Irratietako albistegietako lantaldea

EITB Irratietako albistegietako lantaldea

Euskadi Irratian, Iñaki Guridik "Faktoria"n jarraituko du goizetan eta Oihane Perezek "Mezularia"n arratsaldeetan. "Goizak Gaur" saioa Maite Artolak gidatzen du astegunetan eta Eider Bilbaok asteburuan.

Aratz Goikoetxeak "Radio Vitoria Gaur" saioa zuzendu eta aurkezten du goizeko 08:00etatik eguerdiko 12:00etara eta berarekin batera Ismael Diaz de Mendibil da aktualitatearen buru. Bestalde, Marina de Vicentek "Araba Gaur 2" saioa gidatzen du 19:00etan.

eitb.eus-eko online aktualitateari dagokionez, Iker Gonzalez da goizeko editorea, David Perez arratsaldekoa eta Maider Izagirre asteburukoa.

eitb.eus-eko editoreak

eitb.eus-eko editoreak