Itxi

EITB TALDEA

PRIMERAN AURKEZPENA

Bertan behera gaur Cristina Enean egin behar zen 'El vasco' filmaren emanaldia, eguraldiaren ondorioz

EITB MEDIA

Eguraldiak baimentzen badu, hori bai, drone-light show ikuskizunaz gozatzeko aukera bai egongo da, 20:30etik aurrera, Tabakalerako ate nagusitik zein zentroko inguruetatik

  • PRIMERAN

    PRIMERAN

Jada martxan da PRIMERAN, euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berria, eta gaur, irailak 21, egingo da aurkezpena, Donostian.

Gaur arratsalderako Donostian aurreikusita dagoen eguraldi txarra dela-eta, bertan behera geratu da Cristina Enea parkean egin behar zen El vasco filmaren emanaldia. PRIMERAN streaming plataforma berriaren aurkezpenaren harira, pelikularen proiekzioa zegoen antolatuta, 120 dronerekin egindako argi ikuskizunarekin batera.

Eguraldiak baimentzen badu, hori bai, drone-light show argi ikuskizun bisualaz gozatzeko aukera bai egongo da, 20:30etik aurrera, Tabakalerako sarrera nagusitik zein zentroko inguruetatik. Bertaratzen direnen artean, PRIMERANren irudia duen kuxina eta krispetak banatuko dira, agortu arte.

Cojín de PRIMERAN

PRIMERAN kuxina

Aurretik, 19:00etan, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro barruan, PRIMERAN streaming plataforma berriaren aurkezpen ekitaldi ofiziala egingo da, ikus-entzunezkoen sektoreko, kulturaren munduko, politikako eta euskal gizarteko 270 ordezkari baino gehiagorekin.

El vasco: urriaren 13an, PRIMERANen

Jabi Elortegi bermeotarrak zuzendutako komedia bat da El vasco (2022), eta  Joseba Usabiaga, Eduardo Blanco, Itziar Aizpuru, Inés Efrón eta Laura Oliva ditugu bertan protagonistak. Bermeonb eta Argentinan filmatu dute.

Mikelek, 35 urteko gazteak, Euskadin bizitzeaz aspertuta dago, langabezian eta neska-lagunak abandonatu berri duelarik, osaba baten gonbidapena onartu, internet bidez bakarrik ezagutzen duena, eta Argentinako herri galdu batera joatea erabakiko du.

Mikelek ezin zuen imajinatu ere egin arbasoen lurra inoiz zapaldu ez duten argentinarrak bizi diren Euskadi txiki batera iritsiko dela; eta, horrez gain, bertako bizimodua Euskal Etxearen inguruan finkatzen dela. Hori gutxi balitz, Mikel konturatuko da osaba ameslaria dela eta izeba amona bere egoera begetatibotik esnatu eta bere anaiarekin nahasten duela, Mikelen aitonarekin. Une horretatik aurrera, Mikel harrapatuta biziko da fikziozko Euskadi batean, Argentinaren erdian.

Urriaren 13an iritsiko da PRIMERAN plataformara El vasco.

PRIMERAN: Mundura zabalik dagoen euskal leiho digital berria

Ostiraletik ikusgai dugu mundu zabalean euskara eta euskal edukiak lau haizetara zabaldu nahi dituen doako plataforma. Hain zuzen ere, filosofia horrekin jaio da PRIMERAN: euskal edukiak bermatu, hedatu eta denentzat eskuragarri jarri.

Hala, primeran.eus webgunean, SmartTV ezagunenetan, Google Play-n eta Apple App store-etan aplikazioa jaitsita, Chromecast bitartez eta Hbbtv-etan ikusi daitezke edukiok. Azken kasu horretan, botoi berdean. Laster gahituko zaio zerrendari Android TV. Doako plataforma da eta erregistratzea nahikoa da.

Mundura zabalik dagoen euskal leiho digital berrian ia eduki guztiak euskaraz edo euskal azpidatziekin daude, eta 3.000 atal baino gehiago izango dira bertan ikusgai. Besteak beste, euskal produkzioko eta nazioarteko telesailak, zinea, dokumentalak, kirolak, sukaldaritza, musika eta haurrentzako edukiak eskaintzen dira, baita PRIMERAN plataformarako sortutako eduki esklusiboak ere.

Plataformaren estreinaldiarekin batera, "Porno Belaunaldia" ("Generación Porno") dokumental saila ere estreinatu da ostiral honetan, euskaraz, telebistan gazteleraz estreinatu baino astebete lehenago. Nerabeen eta sexuaren arteko egungo harremana filtrorik gabe erakusten duen saioa da, lekukotasun eta datu argigarrien bitartez.

Irailaren 28an "Itxaso" euskal thriller telesaila estreinatuko du PRIMERANek, Jon Plazaola, Nerea Mazo eta Itziar Atienza protagonista dituen euskarazko fikzio berria.

PRIMERAN

PRIMERAN

Izaro: Limoiari Eztia izeneko lana, Iribar, atezaina dokumentala eta "Ura Bere Bidean" musika ikuskizun handia izango dira dokumental eta entretenimendu proposamenen artean,  baita PRIMERAN plataformarako sortutako eduki esklusiboak ere: Itsatsita euskal musikala; euskal ikasleek munduko toki ezberdinetan bizi dituzten esperientzien inguruko "EH!rasmus" saioa; Baserritik Basamortura dokumentala; Euskal Sukaldaritzaren Ezinbestekoak lana eta Vaya Semanita: 20 urte, besteak beste.

Horiek guztiak nonahi eta noiznahi euskaraz gozatzeko aukera eskainiko du Primeran-ek.

Gainera, ZerNonIkusi eduki-agregatzailearekin lankidetzan, nabigatu eta PRIMERANeko telesailak, filmak… eta katalogo osoa ezagutu ahal izango da, gehien gustatzen zaiguna aukeratzeko.

Cine en PRIMERAN

Zinema eskaintza PRIMERAN plataforman

Euskarazko ekoizpenera irekita

Euskarazko kalitatezko edukiak dituen plataforma digitalik handiena dugu PRIMERAN, euskal eta euskarazko ekoizpenera irekia. Horregatik, euskal sorkuntzari eta kulturgintzari lotutako edukiengan interesa duten eragile guztien parte hartzea ere bilatzen du.

Euskadiko Filmategia partner nagusienen artean dugu, eta Zinemaldian azken urteetan saritutako hainbat pelikularekin eta TOKIKOM tokiko komunikabideen elkartearen edukiekin ere abiatuko du ibilbidea plataformak; edonola ere, euskal eduki, kultura eta ekoizleei irekitako proiektua da eta, beraz, datozen hilabeteetan musika, antzerki edota beste kultur adierazpen eta jaialdi askotako edukiak izango dira katalogoan. Etorkizunean zuzenekoak ere aurreikusten dira.

PRIMERAN logoa

PRIMERAN logoa