Itxi

EITB TALDEA

Eusko Legebiltzarra

Lehendakarigai guztien lehen debatea eta bakarra, telebistaz, gaur EITBn

EITB MEDIA

Imanol Pradales (EAJ-PNV), Pello Otxandiano (EH Bildu), Eneko Andueza (PSE-EE), Javier de Andrés (PP), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-Alianza Verde), Alba García (Sumar) eta Amaia Martínez (VOX) egongo dira ETB2, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta eitb.eus-eko eztabaida handian 22:00etan.

  • Lehendakarigai guztiak iznago dira EITBko debatean

    Lehendakarigai guztiak iznago dira EITBko debatean

Gaur gauean, Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeetarako bost egun falta direla, hauteskunde lehiatu hauen debate handia eskainiko du EITBk 22:00etatik aurrera, zuzenean, ETB2n, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en. Lehendakarigai guztien lehen debatea izango da, eta telebistaz bakarra. Izan ere, bertan izango dira Imanol Pradales (EAJ-PNV), Pello Otxandiano (EH Bildu), Eneko Andueza (PSE-EE), Javier de Andrés (PP), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-Alianza Verde), Alba García (Sumar) eta Amaia Martínez (VOX).

Africa Baetak eta Xabier Garcia Ramsdenek gidatuko dute, eta analisirako debatearen aurreko eta osteko tarte berezia ere eskainiko dute Juan Carlos Etxeberriak eta Saioa Martijak. Hauteskundeetarako sortutako plato ikusgarrian egingo da debatea, eta goi mailako baliabideak erabiliko dira, tartean dronea.

Hala, EITB erreferente da beste behin kanpainarik erabakigarriena den honetan eta, oraingoan ere jarraipen informatibo osoa ari da egiten, EITB Focus inkestarekin hiru alerekin, eguneroko hauteskunde informazio tarte espezifikoekin, hautagaien elkarrizketekin eta bi debate handirekin. Gaurkoa dugu lehendakarigai guztiak izango dituen lehen eztabaida, eta telebistaz bakarra.