Itxi

EITB TALDEA

Audientzia arrakasta

Beste behin, astelehen gauetako liderra da "El Conquistador" saioa

EITB

Denboraldi berri honi hasiera eman dion programa bereziak 220.000 ikus-entzule baio gehiagoko audientzia metatua lortu du bart Euskadin eta eragin eremuan.

  • "El Conquistador: la cuenta atrás"

    "El Conquistador: la cuenta atrás"

Lidergoa berretsita abiatu du 21. denboraldia "El Conquistador" saioak. Izan ere, telebistako abentura reality gogorrena astelehen gaueko liderra da, edizio honetan ere, eta 221.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du bart Euskadin eta eragin eremuan. Patxi Alonsok eta Lur Errekondok aurkeztutako "El Conquistador: la cuenta atrás" saio bereziak % 16,3ko audientzia zatia eskuratu du.

Gainera, 27.000 ikuslek baino gehiagok jarraitu dute "El Conquis" saioaren itzulera EITBren hedabide digitalen bidez: web, app eta telebista konektatuen bidez.

Julian Iantzi bueltan dugu, oraingoan debatea aurkezteko

Julian Iantzi "El Conquistador" saiora itzuli da, eta asteazkenetako debatea aurkeztuko du. Hala iragarri dute bart, 21. edizio honetako inaugurazio gala handian. "Urduri" zegoela aitortu du aurkezleak, "lehen eguna balitz bezala". Gala bereziaren azken txanpan egin dute iragarpena, edizio honetako 37 parte-hartzaileak aurkeztuta. "El Conquistador" programaren webgunean ditugu lehiakide guztien profilak, eskura.

Astelehenean, urtarrilak 20, hasiko dute guztiek abentura, eta orduan jakingo dugu non lehiatuko den aurtengo realitya. Jakin badakigu erronka berriekin, paisaia ikusgarrienekin eta emozioz gainezka datorrela, aurten ere, "El Conquistador".