EITB TALDEA
Garena, batzen gaituena
EITBk irudi berria estreinatu du: belaunaldiz belaunaldi eta tokiz toki batzen gaituen sare ikusezina
EITB Media
Hala, sare handi hau ehuntzen du EITBk, kohesio eta eraldaketa sozialerako eragile eta euskal gizartearen isla gisa. Gainera, tipografia berria ere sortu da, euskal idazkera tradizionala gaur egunera ekarrita.
-
EITB: Garena, batzen gaituena
EITBk irudi berria estreinatu du. Bertan, sare erraldoi bat, ikusezina; euskal jendea belaunaldiz belaunaldi eta gure herriko bazterretan lotzen duen sarea, gure sustraiak omentzen dituzten istorioak kontatu eta elkartzen gaituen etorkizuna eraikitzeko. Sare handi hori ehuntzeko dihardugu, lotura eta dibertsitatea gara, euskal gizartearen isla bizia, pluraltasunez, profesionaltasunez eta zorroztasunez; sarea, beraz, EITBk kohesiorako eta eraldaketa sozialerako eragile gisa duen funtzioaren irudikapen grafikoa da.
Kontinuitate-irudi berri horretarako, gainera, tipografia berria ere sortu da, euskal idazkera tradizionalean inspiratua, baina gaur egungo diseinu modernoarekin.
Nerea Gomez euskal artistaren sormen lana da. Tokiko eta nazioarteko agentzia, estudio eta erakundetan ibilbide luzea egin duen ilustratzaile eta diseinatzailea dugu.
EITB: Garena, batzen gaituena