Itxi

EITB TALDEA

Esklusiban

PRIMERANek "Desagertuta" euskarazko intrigazko telesaila estreinatu du

EITB

Gazte baten desagerpena du oinarri, eta bideo kezkagarri bat arrasto bakarra da. Jon Lukas, Itziar Atienza, Gorka Otxoa eta Ane Rot ditugu bertan, eta gazteei zuzendutako eta euskaraz grabatutako fikziozko serieen ekoizpena bultzatzeko EITBk 2023an egindako deialdiaren lehen emaitza da.

  • "Desagertuta"

    "Desagertuta"

"Desagertuta" PRIMERANerako sorturiko telesail berria astelehen honetan (maiatzak 19) estreinatu da esklusiban doako streaming plataforman. EITBren parte-hartzea duen fikzioa Desagertuta AIE, Pausoka eta Zebra Producciones (Grupo iZen) ekoiztetxeek egin dute, elkarlanean. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du, eta Netflix plataformaren eta Elkargi erakundearen parte hartzea. Zortzi atalez osatutako ekoizpena da "Desagertuta", eta Xabi Zabaleta eta Marta Grau Rafel (Pausoka) dira sortzaileak.

Itziar Atienza

Ordu batzuk lehenago izan da "Desagertuta" telesailaren aurrestreinaldi handia, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko pantaila handian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Kultur Factory agentziak antolatutako Crossover jaialdiaren emanaldi berezian.  

Victoria Eugenia antzokiko aurrestreinaldia

Victoria Eugenia antzokiko aurrestreinaldia

Gazteei zuzendutako eta euskaraz grabatutako fikziozko serieen ekoizpena bultzatzeko EITBk 2023an egindako deialdiaren lehen emaitza da "Desagertuta". Euskal ikus-entzunezko sektorea bultzatzeko helburu estrategikoaren barruan, beste hainbat estreinaldi izango ditugu 2025ean, orain bertan filmaketa bete-betean dauden ekoizpen handiak.

Halaber, filmatze estrategia berritzailea erabiltzen aitzindari izan da: euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean filmatutako lehen telesaila dugu "Desagertuta". Birritan grabatu dituzte eszena guztiak, hizkuntza bi-bietan esperientzia bakarra izan dadin.

des

Jon (Jon Lukas) gaztearen desagerpen misteriotsua du oinarri telesailak. Lagunekin batera gaua mendian pasa ostean, inork ez du haren berri. Pista bakarra dute: sare sozialetan argitaratutako bideo kezkagarri bat. Bideoa birala egingo da, eta, ondorioz, denetariko espekulazioak zabalduko dira.

Jon Lukas ez ezik, talentu handiko beste hainbat aktore gazte ikusiko ditugu: Ane Rot, Ainhoa Larrañaga, Asier Rikarte, Ainhoa Azpitarte, Unai Arana eta Julen Taboada. Haiekin batera, Itziar Atienza, Gorka Otxoa eta Jon Olivares aktore beteranoek hartu dute parte. Orobat, telesailean agertzen diren beste hainbat aktore nabarmen honako hauek ditugu: Leire Martinez, Iñigo Aranbarri, Dorleta Urretabizkaia, Aitor Beltran, Susana Soleto, Sara Cozar, Asier Hernandez eta Ylenia Baglieto, besteak beste.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB