2015/06/19

08:00

Azkena Rock 2021

Gaur eta bihar

Highlights taldeak irekiko du Azkena Rock jaialdia

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bi egunetan zehar, rock musikaz bustiko da Gasteizko Mendizabala.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iristear da Azkena Rock Festival jaialdiaren 2015eko edizioa. Highlights izango da Bobby Keys agertokira igoko den lehen taldea. 17:20an entzungo dira aipatu taldearen lehen akordeak Gasteizko Mendizabalan.

Behin kontzertuei hasiera emanda, musikak ez du etenik izango hurrengo bi egunetan. Gaurko bigarren hitzordua, adibidez, Mad Martin Trioren eskutik helduko da, 17:50ean.

Esan gabe doa ZZ Top taldearen zuzenekoa izango dela lehendabiziko eguneko plater nagusia.

Biharko emanaldiak ordu berean hasiko dira; hots, 17:20an. Black Horde izango da kontzertuei hasiera emateaz arduratuko dena. Bai ostiralean eta baita larunbatean ere, disko-jartzaileek hartuko dute lekua 03:00etatik aurrera, gutxi gorabehera, ordu horretan bukatuko baitira zuzenekoak.

Halaber, rock musika uholdea egongo da Arabako hiriburuko Andre Maria Zuriaren Plazan gaur eta bihar. Doako kontzertuak izango dira han entzungai.

KONTZERTUEN ORDUTEGIAK

Ekainak 19, ostirala

17:00 Ateen irekiera

B.B. KING Stage agertokia

18:05 SVEN HAMMOND

19:45 JD McPHERSON

21:45 TELEVISION

00:00 ZZ TOP

BOBBY KEYS Stage agertokia

17:20 HIGHLIGHTS

18:50 THE DUBROVNIKS

20:40 D-GENERATION

22:50 BLACK MOUNTAIN

01:35 L7

KIM FOWLEY Stage agertokia

17:50 MAD MARTIN TRIO

18:50 THE LAST INTERNATIONALE

20:40 THE WHITE BUFFALO

22:50 LEE BAINS III & THE GLORY FIRES

01:35 NICO DUPORTAL & HIS RHYTHM DUDES

03:00 DJak

Ekainak 20, larunbata

13:30 SVEN HAMMOND (Andre Maria Zuriaren plazan)

17:00 Ateen irekiera

B.B. KING Stage agertokia

18:05 POWERSOLO

19:45 CRACKER

22:10 MASTODON

00:35 OCEAN COLOUR SCENE

BOBBY KEYS Stage agertokia

17:20 BLACK HORDE

18:50 EAGLES OF DEATH METAL

21:00 RED FANG

23:30 OFF!

01:50 KVELERTAK

KIM FOWLEY Stage agertokia

18:50 THE OUTSIDE HOURS

21:00 REIGNING SOUND

23:30 JOHN PAUL KEITH

01:50 WOVENHAND

03:00 DJak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena