Azkena Rock

Azken ordua

Primal Scream ez da Azkena Rock jaialdian egongo

N.V. / L.Z. | EITB.EUS

Bobby Gillespie taldeko abeslariak istripua izan zuen iragan ostiralean, Suitzan emandako kontzertuan. Antolatzaileak lanean ari dira ordezko baten bila.

  • Primal Scream

    Primal Scream

Azkena Rock jaialdian ostiraleko kartelburu izan behar zenak, Primal Scream taldeak, bertan behera utzi du kontzertua, abeslariaren lesio batengatik.

Bobby Gillespie kantariak haustura du bizkarrean, eta, hori dela eta, hurrengo asteetan atseden hartzea gomendatu diote sendagileek.

Suitzako Caribana jaialdian aritu ziren ostiralean, eta agertokian zegoela erori egin zen. Ondorioz, abuztuaren erdialdera arte bira osoa bertan behera uzteko erabakia hartu du taldeak.

Hori jakinda, Azkena Rockeko antolatzaileak Primal Screamen ordez arituko den talderen bat bilatzen ari dira. Halaber, jarraitzaileei barkamena eskatu, eta sarrera itzultzeko aukera eman diete. Hala, ekainaren 13a baino lehen, erositako lekuan bertan itzuliko zaie sarreraren dirua jarraitzaileei.