Azkena Rock 2024

Jaialdia

Azkena Rock Festival jaialdiak aurtengo edizioko kartela itxi du

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Fields of the Nephilim, The Vintage Caravan eta Sumision City Blues taldeen emanaldiak iragarrita, zarratutzat eman du aurtengo egitaraua.

  • Azkena Rock 2015. Argazkia: Tom Hagen

    Azkena Rock 2015. Argazkia: Tom Hagen

Ekainaren 17an eta 18an Gasteizen egingo duten Azkena Rock Festival jaialdiak itxi du jada aurtengo edizioko kartela, azken hiru kontzertuak iragarrita: Fields of the Nephilim, The Vintage Caravan eta Sumisión City Blues. Hala, hiru talde horiek, besteak beste, The Whorekin eta Primal Sceamekin izango dira Arabako hiriburuan.

Fields of the Nephilim 1984an sortu zen, eta denborarekin rock gotikoaren aitzindari bilakatu dira, Carl McCoyren ahots zakarrari, cowboy estetikari eta landutako doinu bereziei esker, batik bat. 2005ean argitaratu zuten azken lana, eta aurtengo martxoan aurki kaleratuko duten diskoaren "Prophecy" aurrerapen-kantua estreinatu zuten.

Bestalde, Islandiatik iritsitako The Vintage Caravanek 70eko hamarkadako rock doinuz jantziko du Mendizabala. Hain zuzen ere, iaz argitaratutako Arrival proiektua besapean hartuta helduko dira Gasteizera.

Bukatzeko, Sumision City Bluesek punk, jazz eta rock & roll doinuak uztartuko ditu taula gainean, etxetik mugitu gabe.

 

Talde guztiak

THE WHO

PRIMAL SCREAM

DANZIG

LUCINDA WILLIAMS

IMELDA MAY

GUTTERDÄMMERUNG feat. Henry Rollins

BLACKBERRY SMOKE

VINTAGE TROUBLE

THE SCIENTISTS

REFUSED

RADIO BIRDMAN

SUPERSUCKERS

FIELDS OF NEPHILIM

091

MARKY RAMONE'S BLITZKRIEG

THE COUP

DANIEL ROMANO

BUFFALO KILLERS

THE VINTAGE CARAVAN

LUKE WINSLOW-KING

THE LONDON SOULS

JARED JAMES NICHOLS

COBRA

RAVENEYE

SUMISIÓN CITY BLUES

THE FLYING SCARECROW

LOS BRAZOS

THE MILKYWAY EXPRESS

Sarrerak

Bi eguneko bonua 76 euroan dago salgai, eta 10 euro gehiago ordainduta kanpatzeko aukera izango dute Azkena Rockera gerturatzen direnek.