Gaztea

Egitaraua

Korrika 18, ikuspuntu guztietatik

L.Z.

Iruñea izango da Korrikak zapalduko duen lehen hiriburua. Handik Donibane Garazirantz abiatuko da, eta Maule, Gasteiz eta Bilbo zeharkatu ostean, Donostian sartuko da. Baionan bukatuko da Korrika 18.

1:09

Martxoaren 14an abiatuko da Korrikaren 18. edizioa Andoaindik, eta Euskal Herri osoa zeharkatu ostean, martxoaren 24an Baionan emango ditu azken urratsak euskararen aldeko lasterketa erraldoiak.

AEK-k ibilbide osoa aurkeztu du EITBren Multibox aretoan, aurten ere etxe hau bidelagun izango baitu. Informazioa, sakelako telefonoen neurrira ere jarri dute.

"Eman euskara elkarri" lelopean herririk herri ibiliko da aurten ere Korrika. Gaur bertan aurkeztu dute antolatzaileek ibilbidea.

Iruñea izango da Korrikak zapalduko duen lehenengo hiriburua. Hain zuzen ere, martxoaren 15ean, 17:00ak aldera, iritsiko da lekukoa bertara. Egun bat geroago, 12:15 inguruan, Donibane Garazin sartuko da, eta 17:00etan, Maulen.

Martxoaren 19an, 18:45ean, Gasteiz bisitatuko dute korrikalariek. Hilaren 20an Bizkaian eta Gipuzkoan barrena ibiliko dira, baina martxoaren 21era arte, ez dira Bilbora helduko (17:30ean). Amaitzeko, larunbat iluntzean Donostiatik pasatuko da Korrika, eta igandean, 11:15ean, Baionan du helmuga.

Hemen duzue ibilbide osoa.

Ibilbidea, ekitaldien agenda, jokoak eta beste hainbat xehetasun baliagarri dakartza Android eta Applerako doan jaitsi daitekeen aplikazio berriak.

ETB3k eta eitb.com-ek egunero hurbiletik jarraituko dute Korrika, saio bereziekin. Tabakalera eta EHUrekin elkarlanean molde anitzeko kontakizun Transmedia izango du Korrikak: bideojokoak, bideoklipak, interaktiboak, dokumentalak, etab.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Korrika 2024