Itxi

kultura

Omenaldia

Euskara ikasleak omenduko ditu Korrikak

Larunbatean, egun osoko jaialdi bat antolatu dute Usurbilen. Beraientzat euskara zer den azaldu digute Ana Urrutiak, Iñaki Perurenak edota Unax Ugaldek, besteak beste.

1:18

Korrika martxoaren 14an hasiko da Andoainen, baina hori baino lehen, larunbatean, egun osoko jaialdi bat antolatu dute Usurbilen. Oraingoan, euskara ikasleak omentzea du helburu, eta horretarako sortu duten erreportajea aurkeztu dute.

"Eman euskara elkarri" lelopean, zortzi pertsona ezagunek eta zazpi euskara ikaslek bat egin dute bideoa egiteko. Trailerrean euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren pertsonak omentzen dira.

Ana Urrutia, Iñaki Perurena, Unax Ugalde eta beste sail askotako pertsona ezagunak ere inplikatu dira bideoarekin eta bakoitzarentzat euskara zer den azaltzen da.

Era berean, argi utzi nahi da euskarak bere balore propioak dituela. Herrietan, Korrikaren inguruan egingo diren ekitaldietan ere lekua izango du aurtengo bideoak.