14:56

Gaztea

Lehiaketa

"Lekukoaren bila" ginkana antolatu du 18. Korrikak

L.Z.

Erredakzioa

Herrietako taldeak euren artean lehiatuko dira, eta irabazleak bidaia izugarria irabaziko du.

3:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Laster abiatuko da Korrikaren 18. edizioa, eta aurten bultzada berezia eman nahi izan zaio "Lekukoaren bila" ginkana antolatuz. Probak gainditzeko eta pistak aurkitzeko lehiatuko dira taldeak, eta finala Baionan izango da, martxoaren 24an, Korrikaren amaierako jaian. Saria? Bidaia zoragarri bat!

Herrietako taldeak euren artean lehiatuko dira, eta probetan denetarik beharko dute: esfortzu fisiko apur bat, talde-lana, punteria ona, koordinazioa, oreka, trebetasuna, lotsa eza… Herrialde bakoitzeko kanporaketak martxoaren 2-9an edo 9-10ean egingo dira, eta final handia Korrikaren amaierako jaian izango da, martxoaren 24an, Baionan.

Zer egin behar da, baina, ginkanan parte hartzeko? Taldea osatu (8 kidekoa, gehienez ere) eta AEK-ko euskaltegietan eman behar da izena. Hori egiteko azken eguna urtarrilaren 28a da, eta izena ematerakoan taldekide bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu. Honen trukean, eta taldeak kolorez bereizteko, lehiakideek kamiseta bana jasoko dute.

Euskara ikasleen eta herritarren parte hartzea suspertu nahi da ginkana honen bidez. Beraz, badakizue; osatu zuen taldea, eta parte hartu euskararen aldeko ekimenean!

 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean