Bilboko Aste Nagusia

1 / 29 Hurrengoa
Doctor Deseoren kanta ezagunenek agur esan diete Marijaia eta Aste Nagusiari, Bilbon

Doctor Deseoren kanta ezagunenek agur esan diete Marijaia eta Aste Nagusiari, Bilbon

Francis Diez abeslaria izan da Bilboko Aste Nagusiaren aurtengo pregoilaria eta Doctor Deseo taldearen kanta ezagunenak kantatu ditu Marijaiari agur esateko. Ikus ezazu momentu hunkigarria, osorik.

Nola hasi zen Ana Goitia umorea egiten?

Nola hasi zen Ana Goitia umorea egiten?

Ana Goitia umorista eta kazetariak bakarrizketa egitera igoko da Bilboko Aste Nagusian Txinparta Feministako oholtzara. Umorea egiteko harra kasualitatez iritsi zitzaion, eta gustura ibili zenez, bere bakarrizketa sortu zuen: 'Katana'.

Bilboko Areatzak usain ederra du: Aste Nagusiko patata-tortilla lehiaketan egon gara

Bilboko Areatzak usain ederra du: Aste Nagusiko patata-tortilla lehiaketan egon gara

Hamaika plan daude Bilboko Aste Nagusian, horietako bat da patata-tortilla lehiaketa. Bertan izan gara eta lehiakide askoren tortillak ikusi eta dastatu ditugu. Gatza izango da gero irabazlea aukeratzea.

Kai Nakai: ''Bost urte hauetan asko ikasi dut eta oso gustura sentitzen naiz''

Kai Nakai: ''Bost urte hauetan asko ikasi dut eta oso gustura sentitzen naiz''

Kai Nakai musikariak euskal musika eszena hankaz gora jarri zuen, reggaeton musika euskaraz egiten hasi baitzen. Azken lana atera berri du hiru urteren ondoren, 'Gaupasa' eta festa giroan murgiltzeko musika aproposa dela aitortu du.

Ugaitz Alegria: ''Lehen aldia da Bilboko Aste Nagusian euskaraz antzeztuko dudana''

Ugaitz Alegria: ''Lehen aldia da Bilboko Aste Nagusian euskaraz antzeztuko dudana''

'Tongola' antzezlana Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztu dute Ainhoa Etxebarriak eta Ugaitz Ugaldek. Euskalduna Jauregiaren enkargua izan dela azaldu dute, eta, jai giroan murgilduta egoteko, festa eta algara nahastu dituzte.

'Tongola', Bilboko Aste Nagusirako plan dibertigarria aurkeztu dute Ainhoa Etxebarriak eta Ugaitz Alegriak

'Tongola', Bilboko Aste Nagusirako plan dibertigarria aurkeztu dute Ainhoa Etxebarriak eta Ugaitz Alegriak

Ainhoa Etxebarriak eta Ugaitz Alegriak 'Tongola' antzezlana aurkeztuko dute Euskalduna Jauregian abuztuaren 19tik aurrera. Euskaraz egindako antzezlana izango da eta ikusleek ere parte hartuko dute antzezlanean.

Odei Esnaolak eta Aitzol Atutxak argi dute: plangintza jakinik gabe Bilboko Aste Nagusiaz gozatzea da onena

Odei Esnaolak eta Aitzol Atutxak argi dute: plangintza jakinik gabe Bilboko Aste Nagusiaz gozatzea da onena

Odei Esnaolak eta Aitzol Atutxak Bilboko Aste Nagusiaz asko gozatzen dute. Urte luzeren ondoren jai hauez gozatu ostean, beraientzat galdu ezin dena zer den kontatu digute, eta, ados daude, plan zehatzik gabe ere ondo pasatzea posible dela.

Aitzol Atutxa: ''Bilbotar bat aizkolaria izatea ez da oso ohikoa''

Aitzol Atutxa: ''Bilbotar bat aizkolaria izatea ez da oso ohikoa''

Aitzol Atutxa aizkolariak gertutik bizi du Bilboko Aste Nagusia. Boisen egon da herri kirol emanaldia eskaintzen eta herri kirolen mundua nola bizi duen kontatu digu, bai Euskal Herrian zein diasporan.

Aurkezten edo zuzentzen: non sentitzen da erosoago Odei Esnaola?

Aurkezten edo zuzentzen: non sentitzen da erosoago Odei Esnaola?

Odei Esnaolak proiektu berria aurkeztuko du ETB2n irailaren 8tik aurrera. 'Euskadi Quédate' saio berriaz primizian hitz egin du Bilbon eta, aitortu duenez, urduri dago, baina jendea zur eta lur uztea du helburu.

Bilboko Aste Nagusiari jarraipen berezia, EITBn

Bilboko Aste Nagusiari jarraipen berezia, EITBn

Urtero legez, Marijaiari harrera eta gaueroko suak zuzenean eskainiko dira. Gainera, "Quédate" saioa hiriko erdigunetik egingo dute zuzenean eta MAKUSIk txoko propioa izango du jaietako Txikigunean. Bestalde, Gazteak hilaren 21eko Gatiburen kontzertua babestuko du.
Gatiburen kontzertua, Gaztearen eskutik, abuztuaren 21ean, Bilboko Europa Parkean

Gatiburen kontzertua, Gaztearen eskutik, abuztuaren 21ean, Bilboko Europa Parkean

Gatibu taldeak kontzertua eskainiko du Bilboko Aste Nagusian, Bilboko udalak antolatuta. Ez galdu, Alex Sarduiren taldearen kontzertua, abuztuaren 21ean, ostegunean, gauerdian, Bilboko Europa Parkean, Gaztearen eskutik.

Bulego, Zea Mays eta Gatiburen kontzertuak, Gaztea Gauaren eskutik, abuztuan

Bulego, Zea Mays eta Gatiburen kontzertuak, Gaztea Gauaren eskutik, abuztuan

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan eta Bilboko Aste Nagusian izango dira emanaldiak abuztuaren 4an, 8an eta 21ean, hurrenez hurren.
'Camino a Bilbao', 2025eko Aste Nagusirako aukeratutako kartela

'Camino a Bilbao', 2025eko Aste Nagusirako aukeratutako kartela

Mario Larrinaga Mochalesek egindako kartela aukeratu dute 2025eko Aste Nagusia iragartzeko. Sei lan finalisten artean herritarren botoen % 43,77 jaso ditu. Egileak 3.000 euroko saria jasoko du.
'Mamma Mia!' musikala Bilbora iritsiko da Aste Nagusian

'Mamma Mia!' musikala Bilbora iritsiko da Aste Nagusian

Madrilen 800.000 pertsona baino gehiago liluratu ondoren, musikala Arriagara itzuliko da abuztuaren 14tik irailaren 21era.

Txosnak ''ez merkantilizatzeko'' eskatu dute Donostiako Piratek, Bilboko Konpartsek eta Gasteizko Txosnek

Txosnak ''ez merkantilizatzeko'' eskatu dute Donostiako Piratek, Bilboko Konpartsek eta Gasteizko Txosnek

Donostiako Piratek, Bilboko Konpartsek eta Gasteizko Txosnek agerraldia egin dute Bilbon, "Txosnak arriskuan" ekimena aurkeztu eta gaur egun ezagutzen ditugun txosnak "desagertzeko arriskuan" daudela ohartarazteko. Gainera, maiatzaren 31rako ekitaldi erraldoia iragarri dute, Bilbon.

Donostiako Piratek, Bilboko Konpartsek eta Gasteizko Txosnek salatu dute txosnen eredua arriskuan dagoela

Donostiako Piratek, Bilboko Konpartsek eta Gasteizko Txosnek salatu dute txosnen eredua "arriskuan" dagoela

Oztopo nagusiak aisialdiaren pribatizazioa eta tramite administratiboak direla adierazi dute, eta "jaiak ez merkantilizatzeko" deia egin dute. Horrez gain, ekitaldi handi bat iragarri dute maiatzaren 31rako, Bilboko Miribillako anfiteatroan, “txosnak eta herri-jaiak defendatzeko”.
Sara Fantova bilbotarraren ''Jone, batzuetan'' filma, Malagako Jaialdiko sail ofizialean lehian

Sara Fantova bilbotarraren ''Jone, batzuetan'' filma, Malagako Jaialdiko sail ofizialean lehian

Kaskagorri konpartsako Jone izeneko kide baten gorabeherak kontatzen ditu filmak. Bilboko Aste Nagusian, Olgarekin maiteminduko da, eta, aldi berean, aitari diagnostikatu dioten parkinsonari egin beharko dio aurre. EITBren partaidetza duen ekoizpena irailean iritsiko da zinema aretoetara.

Festetan sexu-erasoengatik jarritako salaketak igo egin direla eta, erne jarraitzeko eskatu du Emakundek

Festetan sexu-erasoengatik jarritako salaketak igo egin direla eta, "erne" jarraitzeko eskatu du Emakundek

Gasteizko, Bilboko eta Donostiako jaietan izan diren sexu-erasoei buruzko datuak eman ditu gaur Emakumearen Euskal Erakundeak. Orotara, hiru hiriburuotan 19 salaketa jarri dira sexu-askatasunaren aurkako erasoekin lotuta.
Aste Nagusiko 37 txosnak desmuntatzen ibili dira Bilboko Konpartsak

Aste Nagusiko 37 txosnak desmuntatzen ibili dira Bilboko Konpartsak

Desmuntatze-lanak gehienez lau egunez luzatuko dira. Abian da 2025eko Aste Nagusirako atzerako kontaketa, tik-tak!

Ituñoren azken pregoia Marijaiaren agurrean: ''Zenbat bizipen kabitzen diren bederatzi gau eta egunetan''

Ituñoren azken pregoia Marijaiaren agurrean: ''Zenbat bizipen kabitzen diren bederatzi gau eta egunetan''

Bilboko itsasadarrean eman du azken hitzaldia pregoilariak eta Nagore Ugarte txupinerak suziria botata, Marijaia erre dute Aste Nagusiari agur esateko. "Gizartea konpartsa bat balitz, mundua hobea litzateke" esan du azken mezuan Ituñok.

Bilboko Aste Nagusian 1,6 milioi bisitari izan dira aurten eta delituak %14,5 jaitsi dira

Bilboko Aste Nagusian 1,6 milioi bisitari izan dira aurten eta delituak %14,5 jaitsi dira

110.000 pertsonak baino gehiagok gauero ikusi dituzte su artifizialak eta 220.000 lagun joan dira kontzertuetara. Txupinazoaren egunean, 50.000 pertsona bildu ziren Arriaga Antzokiaren inguruan.
Laso eta Imaz dira Bilboko Aste Nagusiko Torneoko irabazleak

Laso eta Imaz dira Bilboko Aste Nagusiko Torneoko irabazleak

Unai Lasok eta Ander Imazek 22-20 menderatu dituzte Jokin Altuna eta Julen Martija Bilboko Bizkaia frontoian jokatutako finalean.

Bilboko Konpartsek arriskuan ikusten dituzte jai herrikoiak, TicketBAI sistema dela eta

Bilboko Konpartsek arriskuan ikusten dituzte jai herrikoiak, TicketBAI sistema dela eta

Konpartsetako lana "borondatezkoa" eta irabazi asmorik gabekoa izaten dela esan dute, eta "enpresak bagina bezala tratatzea" leporatu diote Bizkaiko Foru Ogasunari. Iruzur fiskala arbuiatzeaz gain, "alternatibak" bilatzearen aldeko deia egin dute.
Juan Maria Aburto: ''Aste Nagusia apartekoa izan da, jendetsua, adeitsua eta alaia''

Juan Maria Aburto: ''Aste Nagusia apartekoa izan da, jendetsua, adeitsua eta alaia''

Bilboko alkatea hiriaz eta hiritarrez "harro" agertu da. Festa parte-hartzaileak, garbiak eta seguruak izan direla nabarmendu du, eta garbiketa zerbitzuek eta Poliziak 1,6 milioi bisitarik jaiaz gozatzeko aukera izan dezaten egindako lana goraipatu du.

16 atxilotu Aste Nagusiko azken gauean, horietatik bost indarkeria matxista leporatuta

16 atxilotu Aste Nagusiko azken gauean, horietatik bost indarkeria matxista leporatuta

Gainera, Ertzaintzak emakume bat erreskatatu du igande goizean. Itsasadarrera erori da, Jesusen Zerbitzarien kaiaren parean, San Frantzisko auzoan.
Agur, Marijaia! Bilboko Aste Nagusiaren agurra, gaur ETB1en eta eitb.eus atarian

Agur, Marijaia! Bilboko Aste Nagusiaren agurra, gaur ETB1en eta eitb.eus atarian

Bilbok agur esango dio gaur Aste Nagusiari. Jarraitu zuzenean Marijaiaren erreketa, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian. Agur, Marijaia!

Tentsioa Vista Alegren, zezenketazaleen eta kontrakoen artean

Tentsioa Vista Alegren, zezenketazaleen eta kontrakoen artean

Zezenketen aurkako dozenaka militantek protesta egin dute larunbatean Bilboko zezen-plazaren aurrean, "zezenei tratu txarrak ematea eta hiltzea" salatzeko. Tentsioak gora egin du plazara zihoazen zale batzuek aurre egin dietenean, zezenketen aurkakoak irainduz eta iseka eginez.

La Rosa International Fireworks piroteknia siziliarrak irabazi du Bilboko Su Artifizialen XXXII. Lehiaketa

La Rosa International Fireworks piroteknia siziliarrak irabazi du Bilboko Su Artifizialen XXXII. Lehiaketa

Ostiral gauean ikusi ziren irabazlearen suak, eta ikuskizun piroteknikoa berriro ikus daiteke EITB Nahieran atarian.
Lasok eta Imazek jokatuko dute Bilboko Aste Nagusia Torneoko finala Altuna III-Martija bikotearen aurka

Lasok eta Imazek jokatuko dute Bilboko Aste Nagusia Torneoko finala Altuna III-Martija bikotearen aurka

Lasok eta Imazek Bilboko Aste Nagusia Torneoko finalerako txartela lortu dute, finalerdietan Urrutikoetxea eta Mariezkurrena II.a 13-22 garaituta. Altuna III.a eta Martija izango dituzte aurkari finalean.

Bi pertsona atxilotu dituzte genero indarkeriagatik Bilboko Aste Nagusiko azken-aurreko gauean

Gainera, Udaltzaingoak beste hamabost pertsona atxilotu ditu, Udalaren iturrien arabera.
ETAko presoak ''etxera'' itzultzeko eskatu dute milaka lagunek Bilbon

ETAko presoak ''etxera'' itzultzeko eskatu dute milaka lagunek Bilbon

Sarek eta Bilboko Konpartsek deitutako manifestazioa 13:00ak aldera abiatu da, Moyua plazatik, eta udaletxe aurrean amaitu da. Salbuespen neurriekin amaitzeko deia berretsi eta legeria arrunta aplikatzea eskatu dute. 

Gorka Iraizoz: ''Athleticeko oroitzapen politak ditut, eta are politagoak dira denbora igaro ahala''

Gorka Iraizoz: ''Athleticeko oroitzapen politak ditut, eta are politagoak dira denbora igaro ahala''

Athleticeko atezain ohiak bere ibilbideari eta talde bilbotarraren azken urteari errepasoa egin dio Bilboko Aste Nagusian dagoela eta taldeari Irribarre Saria eman diotela aprobetxatuta.

Horrela egiten dute lan Bilboko garbiketa-zerbitzuek parranda gau baten ondoren

Horrela egiten dute lan Bilboko garbiketa-zerbitzuek parranda gau baten ondoren

Bilboko Udalak Aste Nagusirako abian jarritako garbiketa-operatibo berezian 600 pertsona ari dira lanean, horietatik 260 Aste Nagusirako kontratatuak. Horrez gain, 117 ibilgailu eta makina erabiltzen dituzte eta 250 bainu eramangarri jarri dituzte.

Gizon bat atxilotu bat Bilboko txosnagunean, arma zuri batekin beste bati erasotzeagatik

Erasoa 02:30ean gertatu da. Atxilotua ertzain-etxera eraman dute, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko eginbideak betetzera.
Altuna eta Martija, Aste Nagusiko torneoko finalera Elordi eta Zabaleta mendean hartuta (22-8)

Altuna eta Martija, Aste Nagusiko torneoko finalera Elordi eta Zabaleta mendean hartuta (22-8)

Hasieratik hobeto ibili dira gorriak, batez ere amezketarra. 6-0eko partzialarekin, 18-7 iritsi dira bigarren atsedenaldira. Tantu bakarra gehiago egiteko gai izan dira urdinak. Bihar Baikoko adarreko finalerdiak jokatuko dira, eta orduan jakingo dugu nortzuk izango dituzten aurkari.

Nagusiak izan dira protagonista Aste Nagusiko seigarren jardunaldi honetan

Nagusiak izan dira protagonista Aste Nagusiko seigarren jardunaldi honetan

Urtero bezala, gaurkoa egun berezia da adinekoentzat. 300 pertsona bazkari batean bildu dira jaiez gozatzeko.

Cuca Gamarrak Alderdi Popularraren txosna bisitatu du Bilboko Aste Nagusian

Cuca Gamarrak Alderdi Popularraren txosna bisitatu du Bilboko Aste Nagusian

26 urte geroago, Kaioak txosnarekin, PPk bere presentzia berreskuratu du Bilboko jaietan. Bere garaian uko egin zioten kalean egoteari, instalazioak segurtasun-kostu handiak behar zituelako, ETAren mehatxuak zirela eta.

Aburto: ''Bilbon soberan daude tontoak, 'soboiak', erasotzaileak, zalapartariak eta lapurrak''

Aburto: ''Bilbon soberan daude tontoak, 'soboiak', erasotzaileak, zalapartariak eta lapurrak''

"Asmo txarrak dituzten pertsona guztiak soberan daude, eta haien bila joango gara", gaineratu du Bilboko alkateak. Juan Mari Aburtok Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren lana nabarmendu nahi izan du Aste Nagusian.

Itziar Ituño eta Nagore Ugarte: ''Ez genuen espero egun hauetan jasotzen ari garen maitasuna''

Itziar Ituño eta Nagore Ugarte: ''Ez genuen espero egun hauetan jasotzen ari garen maitasuna''

Itziar Ituño pregoilariak eta Nagore Ugarte txupinerak Bilboko Aste Nagusian zehar bizitzen ari diren momentuei buruz hitz egin digute. Zein izan da orain arte bizi izandako unerik hunkigarriena?

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea: ''Jaietan emakumeak eroso sentitzeko erantzukizuna guztiona da''

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea: ''Jaietan emakumeak eroso sentitzeko erantzukizuna guztiona da''

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak Aste Nagusian emakumeak eroso sentitzeko izugarrizko lana egiten dela adierazi du. "Errespetu nagusia" leloarekin batera, alkateak azpimarratu du guztion ardura dela jai erosoak eraikitzea.

1 / 29 Hurrengoa

Kontatu zelakoa den zure Aste Nagusia!

Bilboko Aste Nagusia

Programa ofiziala

Udalak 100 kontzertu baino gehiago antolatu ditu jaietarako.

Bilboko Aste Nagusia

Su artifizialen lehiaketa

Parte-hartzaileen artean Montrealgo (Kanada) lehiaketaren irabazlea izango da.

Bilboko Aste Nagusia

Antzerkia

Udalak hogei bat ikuskizun antolatu ditu igandetik igandera, Arriaga eta Gas plazetan.

Xehetasun guztiak...

  • Bilbo

    Bilbo

    Bizkaiko hiriburuko albisteak, Athleticen eta Bilbao Basketen ingurukoak; baita Bilboko bideo eta argazkiak ere.