cerrar buscador

09:33

Bilboko Aste Nagusia

Balearen desfilea

Baly balearen desfileak Bilboko kaleak alaitu ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

'Balea baserrian' izenburupean egindako ikuskizunean musikaz, konfeti-jaurtitzaileez eta 60 antzarak osatutako konpartsa batez gozatzeko aukera izan da.

1:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aurreko urteetan bezala, Bilboko Aste Nagusia hasten den egunaren biharamunean Baly balea eta haren familia itsaso hondotik irten eta Aste Nagusiaz gozatzera etorri dira gaur.

Bilbao 700 Fundazioak antolatu du "Balea baserrian" izenburupean egin den desfilea. 18:00etatik aurrera, musika-emanaldiak, konfeti-jaurtitzailea eta hezitako 60 antzarak osatutako konpartsa bat ikusteko aukera izan dute bertaratutakoek.

Desfilea Plaza Biribilean hasi, eta Jesusen Bihotzaren plazan amaitu da. Aurten, ordubete aurreratu dute desfilea, San Mamesen Athleticen eta FC Bartzelonaren artean partida izan denez, trafiko-arazoak saihesteko asmoz.

Konfeti-jaurtitzaile batek konfetiak bota ditu kanoi handi batekin ibilbide osoan zehar, eta horrekin batera, sei 'Ilusio-jaurtitzaileak' ere izan dira. 15 metroko altuerara paperak botatzeko gaitasuna dute jaurtitzaile horiek.

Halaber, hezitako 60 antzarak osatutako konpartsa bat izan da desfilean, eta musikari dagokionez, txalaparta eta bestelako musika-tresna tradizional batzuk jo dituzte zuzenean,

Baserritar Fumigatzaileak

Aurten Balyk lagun berriak gonbidatu ditu desfilera. Baly baserrian ibilitakoa da, lagun berriak ezagutu ditu eta egun berezia familiarekin eta baserriko lagun dibertigarri eta atseginenekin batera ematea erabaki du. Hori dela eta, Balyrekin batera, familiakoak ikusi ditugu: olagarroa, txangurroa eta bisigua. Eta horiekin batera kabalgatan txerria, behia, oiloa, aharia eta zaldia izan dira. Gainera, 'ur berezia' fumigatuko duten hainbat Baserritar Fumigatzaile izan dira.

Desfileak Tuterako Dunbal eta Danbor Taldeko 40 kidek Nafarroako tradizioa erakutsi diete bilbotarrei. Halaber, Surdoko Bandaren perkusionistek eta dantzariek, eta San Anton Abesbatzek euren erritmoak eskaini dituzte gaurko kabalgatan.

Iruzkinak