cerrar buscador

19:29

Bilboko Aste Nagusia

Jaietako balorazioa

Aste Nagusiaren ekitaldiek 143.000 lagun bildu dituzte egunero

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zortzi agertokietan Udalak programatutako kontzertuetan izan da jende kopuru gehien, 423.000 lagunetik gora, hain zuzen ere.

1:54
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko Aste Nagusiaren harira, Udalak antolatutako ekitaldietan 143.000 lagunek batez beste parte hartu dute egunero, Udalak plazaratutako hasierako balantzearen arabera. Aurten ere, jende kopuru handia izan da ekitaldietan. Jaietan izandako normaltasuna azpimarratu du Udalak, baina alde negatiboa ere aipatu du, sexu-erasoengatik izandako zazpi salaketak, alegia.

Gauzak horrela, zortzi agertokietan Udalak programatutako kontzertuetan izan da jende kopuru gehien, 423.000 lagunetik gora, hain zuzen ere. Gente de Zonaren kontzertuan (abuztuak 24) 15.000 lagun bildu ziren; Aste Nagusia Dance-Maxima FM eta Urban Kaoshy Megastarreko kontzertuetan (abuztuak 25 eta abuztuak 26, hurrenez hurren), aldiz, 10.000 pertsona; Areatzan izandako dantzaldietan, ordea, 6.000 lagunetik gora izan dira gauero.

Gainera, 90.000 herritarrek ikusi dituzte gauero su-artifizialak. Horren harian, su-artifizialen lehiaketaren irabazlearen izena jakitera eman du gaur Udalak: Castellongo Caballer Anaiak, abuztuaren 25eko su-artifizialen erantzuleak.

Casilda Iturrizar Parkean kokatutako Txikigunearen lekua handitu eta ordutegia luzatu dute aurten, eta Aste Nagusiaren esparru arrakastatsuenetarikoa izaten da. Guztira, 144.000 haurrek parte hartu dute, iaz baino % 14 gehiago.

Kaleko antzerkiari dagokionez, aurreko urteekin alderatuta, jende kopuru bera izan da: 47.000 pertsona inguru Arriaga Plazan eta Gas Plazan izandako antzezpenetan.

Turista gehienak, katalanak

Turisten jatorriari erreparatuta, gehienbat katalanak dira ( % 22,74), madrildarrak ( % 20), valentziarrak (% 18) eta andaluziarrak (% 12,7). Nazioartekoak Erresuma Batutik datoz (% 36,17), Frantziatik (% 21), Alemaniatik (% 8,8) eta Italiatik (% 8). Hoteletako okupazioari dagokionez, % 96koa izan da.

Herritarren Segurtasunaren alorrean, lapurreta kopuruak % 2 egin du behera aurten. Atxilotuei dagokienez, 79 lagun atxilotu dituzte (2015ean, berriz, 52). Sexu-delituekin lotutako zazpi salaketak eta hiru atxilotu izan dira jazoera nabarmenak.

era nabarmenak.

era nabarmenak.

era nabarmenak.

Iruzkinak