Bilboko Aste Nagusia
Jaien amaiera
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko jaietako ikonoa ontzi baten gainean erreko dute igande gau honetan, Bilboko Itsasadarrean, Aste Nagusiari amaiera emateko asmoz.
Albisteak (2)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Urtero bezala, Bilboko Aste Nagusiaren azken eguna iritsita, Marijaia erreko dute igande gau honetan. "Milaka herritarrek" ekitaldi tradizional horrekin bat egitea espero du Bilboko Udalak, horrela, "bederatzi jaiegun biziei amaiera emanda".
Marijaiari agur esateko ekitaldiak 21:00etan hasiko dira. Orduan hainbat traineru aterako dira Deustuko Arraun Klubetik. 21:45ak aldera Pio Barojako kaian, Patxo Telleria aktore bilbotarra eta aurtengo pregoilariari eta Giselle Felli Komantxe Konpartsako kidea eta aurtengo txupinerari harrera egingo diete arraunlariek, txistulari batek lagunduta.
Geroago, 22:00etan, ontziak Mesedeetako kairantz abiatuko dira, Marijaia 'Tomatera' ontzian daramatela, eta 20 minutu geroago hasiko da agurra emateko ekitaldia.
Areatzako Zubian hasiko du 25 minutu inguruko ibilbidea Marijaiak, Udaletxeraino, hain zuzen ere. Bilboko Udaleko iturriek azaldu dutenez, "'Agur, Marijaia' abestiaren hotsekin, Bilboko jaietako ikonoa sugarren artean ahituko da, datorren urtean indar handiagorekin berpizteko".
Aurreko urteetan bezala, "milaka herritar" izango dira Marijaiaren agurrean, Bilboko Itsasadarraren bazterretan bilduta, alegia.
ilduta, alegia.orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa