Donostia
Donostia
Agentziak | Erredakzioa
Amara eta Martutene auzoak batzen dituzten autobus berriek 200 kilometro baino gehiagoko autonomia.
Dbus autobus konpainiak bi ibilgailu % 100 elektriko berri gehitu ditu. Argazkia: www.dbus.eus
Donostiak bi autobus % 100 elektriko berri gehitu ditu astearte honetan, uztailak 5, Dbuseko 26 linean, Amara eta Martutene auzoak batzen dituenak. Ibilgailu berriekin aurreikusten da kutsadura % 65 inguru murriztuko dutela ibilbide horretan.
Bi ibilgailu elektriko berriak Irizar Kooperatiba Elkarteak ekoitzi ditu. Gainera, 2014. urtetik Donostian martxan zebilen autobus elektriko bakarra enpresa gipuzkoar horrek ekoitzi zuen.
Dbus autobus konpainiak ohar baten bidez iragarri duenez, beste lau ibilgailu hibrido gehiago jarriko ditu martxan datozen hilabeteetan. Era berean, urtea amaitu baino lehen aurreikusita dute ezaugarri horiek berak dituzten beste lau ibilgailu hibrido gehitzea. Horrela ba, guztira mota horretako 20 ibilgailu izango ditu Dbusek.
Beste alde batetik, energiaren erabilera optimizatzeko helburua duten autobus % 100 elektriko berriek, 200 kilometro baino gehiagoko autonomia lortzea espero dute. Halaber, gauero kargatuko dituzte autobusak, horretarako prestatu dituzten bi gune berezitan.
Ibilgailu horiek eskuratzea 1,6 milioi euroko inbertsioa suposatu du Dbusentzat.
orain albiste
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa