Gizartea -

Donostia

Gizon batek Dbus autobus konpainiako gidari bati eraso egin dio

Erasotzaileak barkamena eskatu dio Dbuseko langileari, baina gidariak gertatutakoa salatu du. Dirudienez, zirkulazioko eztabaida baten ondorioz sortu zen istilua.

Dbus konpainiako autobusak (Artxiboko irudia).
Dbus konpainiako autobusak (Artxiboko irudia).
Dbus konpainiako autobusak (Artxiboko irudia).

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dbus autobus konpainiako gidari batek, 42-Aldapa-Egia linean lan egiten duenak, eraso bat sufritu du, Dbus konpainiak prentsa ohar baten bidez azaldu duenez.

Gertaera asteartean jazo zen, joan den ekainaren 28an, ibilgailu bateko gidariak Dbuseko langileari eraso fisikoa egiten zaiatu zenean. Dirudienez, zirkulazioko eztabaida baten ondorioz sortu zen istilua.

Arrazoi horregatik, gidariak gertatutakoa salatu du Udaltzaingoan. Era berean, gertakarian inplikaturiko autoaren gidariak barkamena eskatu duela esan du Dbusek.

Eraso horren aurrean, Dbusek bere babesa adierazi nahi izan dio langileari, eta langileen aurkako edonolako indarkeri mota baztertzen duela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Garraio publikoa Dbus albisteak